Berriak

Eskailera mekanikoak eta igogailu matxuratuak ezinegona sortu dute Hondarribian

dic, 2020 Eskailera mekanikoak eta igogailu matxuratuak ezinegona sortu dute Hondarribian

Herrian erabateko haserrea eragin du hilabete luzeetan zehar, Madalen Gaineko eskailera mekanikoak geldirik eta apurtuta egoteak, eta Sabino Arana kaleko, jardincillos pareko Alde Zaharreko igogailua ere matxutua egoteak. Udalak ea zergatik ez zuen konpontzen, eta kexua nagusi izanki, udaleko oposizioko udal taldeek ere horri buruz galdetu izan dute. Udalak arazo administratibo bat argudiatu izan du. Baina azalpenik ez zuen emana publikoki orain artean. Gaur arte.

Bidasoko EH Bilduk eta Abotsanitzek indarrak bildu dituzte enpresa txiki eta langile autonomo askok bizi duten egoera arindu nahian

dic, 2020 Bidasoko EH Bilduk eta Abotsanitzek indarrak bildu dituzte, enpresa txiki eta langile autonomo askok bizi duten egoera arindu nahian

Lokal komertzialen alokairuaren ordainketa erraztuko dituen akordioak lortzeko bitartekaritza zerbitzua eskain dezan, proposatu diote Bidasoa Bizirik garapen agentziari. Taberna, jatetxe, komertzio txikiak, bidaia agentziak eta halako enpresa txiki anitz dira, beren jarduera ekonomikoa eten egin behar izan dutenak, edota jarduna nabarmen apaldu dutenak. Eta euren gastu finko nagusietako bat, lokalen alokairua izanik, negozio hauen etorkizuna kolokan jartzen dute gaur egun.

Hondarribiko PSE udal taldeak ezekoa bozkatuko du osteguneko udal aurrekontuen plenoan

dic, 2020 Hondarribiko PSE udal taldeak ezekoa bozkatuko du osteguneko udal aurrekontuen plenoan

2021eko udal aurrekontuak EAJko udal gobernuak bere gehiengoarekin aurrera atera beharko duela dirudi. EH Bilduk ez du oraindik bere jarrera adierazi, eta Abotsanitzek atzo egindako herri batzarrean zehaztu behar zuen berea. Baina joan den asteko Ogasun Batzordeko negoziaketen araberakoa izango zela iragarri zuten.

Beran,memoriaren parkea eraiki dute

dic, 2020 Beran, memoriaren parkea eraiki dute

Udalaren ta herritarren arteko ekimena izan da. Horrez gain, Hatsa elkarteak, Baztan-Bidasoko Hezkuntza Komunitate Batzarrak,Eman diezaiegun haurrei arnasa lelopean,pupitre isolatuaren ekimena deiturikoa antolatu du, ortziralera bitarte eginen dena.

EGI taldea osatu berri da Irunen

dic, 2020 EGI irun

Irungo gazteen iritziak, kezkak eta asmoak jasotzeko helburuarekin, Irunen osatu berri den EGI gazte taldeak agerraldia eskeini du. Irungo politikagintzan parte aktiboa izateko helburua dute, horretarako gazteriaren aktibazioa sustatzeko prest agertu dira. Iulen Arana eta Jon Arteaga Irungo EGI gazte taldeko kideekin hitzegin dugu.

Hilabete luzez itxita egon eta gero, ostalaritzak persianak igo eta ateak zabaldu ditu

dic, 2020 tabernak ireki irun

Taberna eta jatetxe barruan % 50eko okupazioa baimendu da, zutik edo barran kontsumitzea aldiz debekatua dago eta ostatu eta jatetxeak ixteko ordutegia goizeko 6.00etatik arratsaldeko 20.00etara mugatu dute. Larunbata hontan Irungo ostatu batzuetatik pasa ginen. Don Jabugo ostatuko Eneko,Lamuela ostatuko Arrate eta Ainara Altzola tabernako nagusiekin hitzegin genuen. itxialdiak nolako eragina izan duen eta jaurlaritzak ezarritako baldintzen inguruan duten iritzia galdegin diegu.

Euroeskualdeak egin dezakeenaz

dic, 2020 Euroeskualdea egin daitekenaz

Mugaz gaindiko eramuetan, konfinamendu neurriak batzutan ez dira argi. Lanerako desplazamenduak baimenduak daude, baina erosketak egiteko? Erantzuna ez da hain erreza. Euro-eskualdeak, bere webgunearen bitartez administrazio ezberdinetan baimenduank eta debekatuak diren jarduerak bildu ditu.

Berako aurrekontuei alegazioak aurkezteko epea akituko da bihar

dic, 2020

Horrez gainera, jendeak zaborrak edukiontzietatik kanpo utzi dituela salatu du bortzirietako hiri hondakinen mankomunitateak bertze behin ere.

XV. Gospel Zikloa ospatuko dute Hondarribian abenduaren 12tik aitzina

dic, 2020 XV. Gospel Zikloa ospatuko dute Hondarribian abenduaren 12tik aitzina

Hondarribian asteburu kulturalaz gozatzeko aukera duzute honakoa. Euskal Liburu eta Disko Azoka martxan da igandera bitartean Arrantzale Auzoan, San Pedro kalean. Baina Hondarribian XV. Gospel Zikloa ospatuko dute abenduaren 12tik 15era.

Irungo Martindozenea gaztelekuak gurasoei zuzendutako ate irekiak antolatu ditu

dic, 2020 Irungo Martindozenea gaztelekuak gurasoei zuzendutako ate irekiak antolatu ditu

Gazteek kirola ez ezik, jarduera sozio-kulturalak ere ezinbestekoak dituzte. Osasun emozional eta soziala ere garrantzitsua baita. Horrekin pentsatuz, Irungo Martindozenea gaztelekuak, gurasoei zuzendutako ate irekiak antolatu ditu, abenduaren 15ean.

Zaldunborda Gelditu plataformak Amazon multinazionalak Oiartzungo Lanbarren industrigunean instalatu nahi duen zentro logistikoaren kontra borrokatzek

dic, 2020 Amazon

Zaldunbordako makro-outlet proiektuaren mehatxua geldiarazteko antolatu ziren bezala, oraingoan ere, Oarso-Bidasoaldeko komertzio txikia eta gizarte eredua kolokan jarri dezakeen proiektu hau geldiarazteko mugimenduak sustengatu, eta mobilizatuko da.

Pausuko Xaia ostatuak, janaria etxera eramateko « DRIVE » sistemarekin aurrera jarraitzen du

dic, 2020 Pausuko Xaia ostatuak, janaria etxera eramateko « DRIVE » sistemarekin aurrera jarraitzen du

Honi esker, egun enpleatua duten sukaldariaren lanpostua mantentzea lortu dute. DRIVE sistemarekin, egoera ekonomikoari aterabide bat eskaintzeaz gain, Xaia ostatuko bezeroekin harremana mantentzea lortzen dute.

Hondarribiko Euskal Liburu eta Disko Azokaren XXVI. edizioa abian da

dic, 2020 Hondarribiko Euskal Liburu eta Disko Azokaren XXVI. edizioa abian da

Urtero bezala, Durangoko Azokaren segida hartzen du Hondarribian Gerediaga Elkarteak antolatutako hau. Eta aurten, pandemiaren gainetik, eta Durangokoa ez bezala, xumeki baina presentziala antolatzea erabaki dute Hondarribian.

Lan baldintza duinen aldeko mobilizazioak

dic, 2020 Lan baldintza duinen aldeko mobilizazioak

Euren lan baldintzak hobetzeko eta lan hitzarmen berri bat lortzeko helburuarekin, aldiz, mobilizazio eguna izan dute bi sektore zehatzetako langileek gaur eskualdean. Adinekoen Erresidentzietako langileak batetik, goizeko 10:00etan elgarretaratzea egin dutelarik Irungo San Juan plazan. Eta Irunen ere, Haurreskolak Partzuergoko greban ziren irakasle eta langileena. Sindikatuen arabera, Haurreskolak partzuergoko grebak «erabateko jarraipena» izan du. Baina Eusko Jaurlaritzak agindutako zerbitzu minimoen ondorioz, adibidez, Irunen, Iraun Haurreskolako langileak baizik ezin izan dira goizeko 11etan Zabaltza Plazako kioskoan kontzentratu.

Irungo Gordailua ezagutzen

dic, 2020 Irungo Gordailua ezagutzen

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare Bildumen zentroa den Gordailua Irunen kokatua da. Lurraldeko kultur ondarea biltzea, zaintzea eta ezagutaraztea du helburu nagusi eta milaka ondare (etnografiko, artistiko edo arkeologiko) gordetzen ditu. Bertara hurbildu gara, zentro berezi honen ezagutza egitera.

"Hezkuntza plazara" aldarrikatzeko mobilizazioa

dic, 2020 "Hezkuntza plazara" aldarrikatzeko mobilizazioa

Hezkuntza komunitatea erdigunean jarriko duen neurriak eskatuko dituzte. Horretarako, sortu dute "Hezkuntza plazara" izeneko adierazpena eta ekimena. Hilaren 19an Irunen mobilizazio bat iragarri dute.

Kultura KM0 egitasmoarekin kezkaturik segitzen du Irungo artisten kolektiboak

dic, 2020 Kultura KM0 egitasmoarekin kezkaturik segitzen du Irungo artisten kolektiboak

Joan den astean eskatu zioten Irungo udalari hautaketa prozesuaren xehetasunak argitzeko. Kultura departamendutik jaso duten erantzunak ordea, kutsu « agintzailea » duela salatu dute.

Gabonetako ohiturak egoera berrira egokitu ditu Irungo udalak

dic, 2020 Gabonetako ohiturak egoera berrira egokitu ditu Irungo udalak

Pandemiaren ondorioz Gabonak arraroak izango dira. Irungo Udalak baieztatu egin du, jakina zena: SantoTomasak ezingo direla ospatu, ezta gabon kanta lehiaketarik ere. Hala eta guztiz ere, Kultura Departamendutik irudimenari eragin diote haurren ilusioa mantendu, eta gabon giroa hein batean atxiki ahal izateko. Eta Olentzerok eta Errege Magoek ez diote urteroko bisitari huts egingo, urterokoa bezalakoa izango ez bada ere.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika