Podcast

Bertako Produktuaren Astea ospatuko dute seigarrenez Hondarribian

Bertako Produktuaren Astea ospatuko dute seigarrenez Hondarribian

Iaz online antolatu behar izan ondotik, herriko ekoizleak, ostalariak eta adin guztietako herritarrak biltzen dituen Bertako Produktuaren Astea bere ohiko formatora itzuliko da Hondarribian apirilaren 25etik 30era.

Pandemia garaian asteazkenetako baserritarren azoka Zumardira lekuz aldatu eta gero, dagoeneko Damarri plazara itzuli da. Eta bertako ekoizleen lana balioan jarri, eta herriko lehen sektoreari esker eskura ditugun KM0 produktuak aditzera emateko astebeteko egitaraua antolatu dute. San Pedro kalean azoka antolatzeaz gain, orotara haur eta helduentzako 13 tailer proposatuko dituzte herriko sukaldari, eskulangile eta goxogile zenbaitzuen laguntzarekin. Sukaldaritzako gehienak ostatuetan bertan burutuko dituzte, Rafael, Gran Sol, Tatapas, Gastroteka Danontzat, Arraunlari Berri, Badia tabernan edota Mika jatetxean ere.

Bestalde, Leire Etxaidek azokan bertan loreen inguruko tailerra eskainiko du 7-12 urte bitartekoentzat (apirilaren 30ean), eta asteari apirilaren 25ean ekingo diotela probestuta, San Markos opil tailerra izango da ere Amona Margarita goxotegiak eskainirik.

Xehetasunak: www.hondarribia.eus/eu/azoka/bertako-produktuaren-astea-2022

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika