Podcast

Beste 17 greba egun egingo dituzte Hondarribiko garbitzaileek

Xabier Etxaniz, ELA sindikatua


Beste 17 greba egun egingo dituzte Hondarribiko garbitzaileek

“Entzun Txomin! Garbiketa zuk in!”, “Aberastasuna banatu, hitzarmena sinatu” edota “Azpi-kontrata, Azpi-Pirata” lelopeko pankartak herriko bazterretan irakur daitezke Hondarribian egunotan.

Gaur hirugarren greba eguna bete dute udal bulego eta ikastetxeetako garbitzaileek, eta bai ISS enpresak, baita honi zerbitzua esleitua dion Hondarribiko Udalak ere, ez dute negoziazioetan langileek eskatzen dituzten gutxieneko hobekuntzak eskaintzeko asmorik agertu. Hala, hirugarren greba egun honetan Loraitz haur eskolaren aurrean goizez, eta Alde Zaharrean arratsaldez mobilizatu dira. Baina ez dira hor geratuko. ELA sindikatuko Xabier Etxanizek gaur jakitera eman digunez, 17 greba egun gehiago deitu dituzte maiatzaren 18tik ekainaren 3 arte.

Udal ordezkariek jakitera eman dietenez, udala prest da enpresarekin azpikontratazio kontratuaren baldintzak betetzen ote diren aztertzeko. Baina 2011 urteaz geroztik berritu gabe duten lan hitzarmen kolektiboaren eztabaidan ez dago sartzeko prest. Gogoan hartu behar baita, joan den asteko udalbatzan Abotsanitz udal taldeak aurkeztutako garbitzaileen lan baldintzak hobetzeko eskaera mozioa atzera bota zuen EAJko udal gobernuak. "Intentzio deklarazio argi bat da", dio Etxanizek, "baina bide politikoa bat da, gure aldetik argi dugu Hondarribiko Udala indartsua dela ekonomikoki, eta borondatea badu azkar bete ditzakeela gure eskaerak, eta desaktibatuko genituzke greba deialdiak".

Aldarrikapenak lau dira berez. Lan hitzarmen kolektiboa berritzea ez ezik, 21 langileetatik 17k bizi duten lan partzialtasunak dakarren prekarietatearekin amaitzea ere. Eta kaleko garbitzaileekin alderatuta pairatzen duten soldata arrakala parezkatzeko, datozen lau urteetan soldatak KPI + %3,4 igoera onar dezatela.

Bestalde, udal bulego, liburutegi zein ikastetxeetako garbitzaileak udal zerbitzuak zabalik mantentzeko esentzialak diren heinean, "azpikontratazioaren hautu politikoa baztertu" eta langile publiko bilakatzeko beharra ere aldarrikatzen dute.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika