Podcast

Bi aste legorrean eman eta gero, mendebalera alde egin duen berdelaren bila berrekin diote arrantzaleek koxterari

Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidentea


Bi aste legorrean eman eta gero, mendebalera alde egin duen berdelaren bila berrekin diote arrantzaleek koxterari

Garraiolarien greba zela eta, bi aste legorrean eman eta gero, Hondarribiko arrantzaleek berdela eta antxuaren kanpainari berrekin diote. Halere, denbora tarte horretan sasoiak aurrera egin ahala migrazioan doan arraina mugitu egin da, eta dagoeneko hurbileko harrapaketak galdu egin dituztela esan digute Done Pedro Itsasgizonen Kofradian. Izan ere, atzo Bilbotik mendebaldera jo behar izan zuten berdelaren bila. Eta dagoeneko Kantabriaraino egin behar dute gehienek, Santoñan edota San Vicente de la Barqueran deskargatuz.

Antxuaren kanpaina ekaina bitartean luzatuko dute, baina berdelarekin nekez agortu ahal izango dute kuota. Eta ez da espero zen bezain errentagarria izango. Batetik, urrutirago jo beharko dutelako Kantabria eta Asturiaseko portuetan deskargatuz. Eta bestetik, erregaien garestitzeak zailtasunak sakondu dituelako.

Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidentearekin hitzegin dugu. Eta Espainiako Gobernuak adostu duen erregaien 20 xentimoko merketzea ez dela aski izango aitortu digu. Horregatik, gaur eta bihar artean, dirulaguntza eta mikro-kredito biguinak negoziatuko dituzte arrantzaleek Madrilgo Gobernuarekin. Halere, laguntza zuzenak lehenesten dituzte. Elduayenen arabera, “gobernuak proposatzen dituen mailegu merkeak ez dira soluzioa, dagoeneko estu dabilenak nekez segurtatu dezakeelako kreditua itzuliko duenik”.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika