Podcast

Bi migrante hiru egun kale gorrian daramatzatela salatu du Harrera Sareak (2021-06-24 12:28:01)

Bi migrante hiru egun kale gorrian daramatzatela salatu du Harrera Sareak

Joan den apirilean Irundik pasa eta muga zeharkatzea lortu zuten bi migrante espainiaratu berri ditu frantses poliziak Toulousen atxeman ondotik. Azken hiru egunetan izandako euri jasari aurregin behar izan diote kale gorrian. Arretxe Gainako (Hilanderas) aterpetxean ez baititu Gurutze Gorriak onartu. Josune Mendigutxia, Harrera Sareko kideak argitu duenez, apirilean bost egun eman zituzten bertan, baina oraindik ere bertan lo egiteko irizpideak betetzen dituzte dublinatuak (frantses Estatutik espainiaratuak) izan arren. Hala eta guztiz ere, “agintariek erraiten duten migrante orori harrera egiten zaiola, baina gezurra da beste behin ere” nabarmentzen du. Izan ere, eguraldi petral honen baitan, Harrera Sareak eskainitako kanpin dendatan lo egiten ari dira Gurutze Gorriaren dispositiboaren parean. “Atarian dituzte, euripean, eta barruko 95 oheetatik 15 bat baizik ez daude okupatuta, baina ez dute errukirik, ez elkartasunik agertzen ere”, salatu du Harrera Sareko kideak.

Lehengo lepotik burua 

Anartean, ekainan zehar, batezbestean hamabi migrante heldu izan dira egunero Irunera. Eta mugako kontrolen ondorioz, migratzaileek bidaia jarraitzeko zailtasunetan jarraitzen dute. Hortaz gain, frantses poliziaren kontrol zorrotzez gain, espainiar poliziak migranteei ez ezik, Harrera Sareko kideen gaineko presioa emendatu egin du egunotan. “Orain artean ez bezala, tren geltokian identifikatzen gaituzte”, dio Josunek, “baina hobe lukete paserrak kontrolatzea”. Izan ere, migranteek muga ezin gainditu diru baten truke autoz eramaten dituzten zenbait pertsona ari dira Gurutze Gorriaren aterpetxearen atarian migranteen zain.

Joan den astean, adibidez, muga zeharkatzeko promesarekin 150 euro bana kobratu eta gero, Endarlatsan (Nafarroan) utzi zituzten zenbait migrante bere kaxa moldatu zitezen. Bidasoa ibaia zeharkatzera behartuak izango diren bitartean, ibaiaren bueltan dagoeneko bi migrante zendu diren bezala, arriskuan jarraituko dutela ohartarazi du Harrera Sareak 

Azken berriak

Herritarraren beharrak erdigunean jartzen jarraitzeko akordioetarako prest agertu da EH Bildu Irunen

Hondarribia beste ikuspegi batetik interpretatzeko Argazki Rallya antolatu dute

Aiako Harria, erreferendumaren alde EHa eta Katalunya lotuko dituen ‘Pirinioetako Bidea’-ren lehen harria

Kontigentzia Plana indartu arren, zenbait migrante kalegorrian jarraituko dutela salatu du Harrera Sareak

Arrantzaleen egunean sare konpontzaileak erdigune, eta behin betirako Portu auzoko bihotz-bihotzean ere

2022an Alardea guztiok batera ospatzeko, etenaldia hausnarketarako probestea eskatu du EH Bilduk

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika