Bidasoa Attak!

Aitor Perez

Bidasoa Attak! Punk-an eta honen inguruko estiloetan oinarritutako saioa da, beste musika elektriko motei muzinik egin gabe. Garage-tik Grindcore-ra, Pop-etik Industrial-era, 60. hamarkadatik gaur egunera eta beti ere Punk ainitzez bustita.

Aitor Perezek aurkeztuta.

Podcast

Bidasoa Attak! | Denboraldi amaiera

Aurtengo denboraldia pozez eta dantzaz amaitzeko, handik eta hemendik hartutako kantuekin nahas mahas bikaina sortuko dugu PVP, LA RESISTENCIA, CAMPAMENTO RUMANO, GUTARIKO BAT, PORTOBELLO BONES, LES PRIVES, PLAN B, LOOKERS, X RAY SPEX, FIEBRE, NEON PROVOS, SHOCK WAVES eta GOLPE DE ESTADO entzunez Datorren sasoia arte! Ttak! Ttak!


Bidasoa Attak! | Euskal maketen gaindi

Kaixo Attakzaleak! Gure euskal maketei eskeinitako atalari jarraiki JO TA AKATU, AZE GOSE, COPROFAGIA, IRA ET DECESSUS, IRAULTZA, DESORDEN eta AZADAZO taldeak entzunen ditugu


Bidasoa Attak! | TNT Suitzatik

Kaixo Attakzaleak! Suitzako TNT talde interesgarriak 1979 eta 1983 urteen artean utzi zigun diskografiari buruz arituko gara


Bidasoa Attak! - Punk Herbeheretan 1977-1982

Kaixo Attakzaleak! Herberehetan sortutako punkaren aintzindariei eskeinitako saioa dugu hau, entzungaien artean FILTH, NEO PUNKZ, SPEEDTWINS, THE NIXE, METS, SUSPENSE, MIRANDA'S, PANIC, MORT SOBITE, IVY GREEN, THE BROMMERS, SQUATS, DIE KRIPOS, RONDOS, B.V.D., RAPERS, SHITH, HELMETTES eta VOPO'S egonen dira


Bidasoa Attak! | Mongo punk EPs

Kaixo Attakzaleak! Gaurkoan mongo punk delakoaren adibideak ikusiko ditugu, hainbat EP eta single zoro entzunik, entzungaien artean TURNOMATICS, ANTICONCEPTIVAS, RIZILLOS, MAS VOLUMEN, SUIZIDAS, PERTURBADOS, LAS HIJAS DE LADY DI, WEBELOSS, J.HORROR, CHARLY Y SU FARLI, CARCOMAS, MALA MUERTE, LOS TENISTAS, POTATILIKOS, ZORRAS ADOLESCENTES,GRUPO SUB-1, FRANK SIKIATRA, MUÑECAS PUTAS, JUANITA Y LOS FEOS, RUMANIA, SIBERIA, LA URSS, COPROLITOS eta TETALLICA egonen dira


Bidasoa Attak! | Life is...

Kaixo Attakzaleak! "New Underground" DIY zigiluak 1982 eta 1983 artean hego Kaliforniako taldeak biltzen zituen 3 bilduma kaleratuko zituen "Life is.." seriea bezala ezagunak eginen zirenak, guk "Life is ugly so why not kill yourself" lehen bilduma eta "Life is beautiful so why not eat health foods?" bigarren bildumako kantuak entzungo ditugu RED CROSS, DESCENDENTS, ANTI, ILL WILL, CIVIL DISMAY, CHINA WHITE, MOOD OF DEFIANCE, MINUTEMEN, 100 FLOWERS, URINALS, PLEBS, SACCHARINE TRUST, BAGS eta SHATTERED FAITH taldeak entzunez


Bidasoa Attak! | Suedia punk 1980-1982

Kaixo Attakzaleak! Aurreko saioari jarraipena emateko, Suediako punkarekin jarraituko dugu beraz, 1980 eta 1982 urteen artean Suedian egon ziren hainbat talderen kantuak entzunen ditugu, esaterako PERVERTS, BLITZEN, SVETTENS SONER, RAZZIA, BISEX-B, T.S.T., EX-POP, VON GAM, PF COMMANDO, MISSBRUKARNA, SPY'S, SABOTAGE 81, URRK, 57 KEZ, TROGSTA TRASK, BRULBAJZ, F.D.S. eta VICIOUS VISIONS.


Bidasoa Attak! | Suedia punk 1977-1979

Kaixo Attakzaleak! Gaurko saioa Suediako punk sortzaile aintzindariei eskeinitakoa izanen da, bertan 1977 eta 1979 urteen artean kaleraturiko lan ezberdinak entzunen ditugu, esaterako KRIMINELLA GITARRER, ATTENTAT, PF COMMANDO, BUGS, LIKET LEVER, BITCH BOYS, GRISEN SKRIKER, DR. ZEKE, PROBLEM, TRAVOLTA KIDS, RUDE KIDS, CITY KENT, BAITERS, LARS LANGS, BANDAGE, EBBA GRÖN, GOTEBORG SOUND, PIZZOAR eta SKAMS


Bidasoa Attak! | Hemen eta Orain

Kaixo Attakzlaeak! Zaragozako GEN taldea XXV. urtemuga ospatzen ari da, horretarako hainbat kantu grabatu eta helarazi dizkigute, saio hontakoa serie horretako azkena izanik. Bestalde Bilboko DDT banatzaileak "Hemen eta Orain" izeneko bilduma kaleratu du, Bilboko Egizu Zeu filosofiako taldeak bilduz eta momentuko argazkia eginik, taldeak MOTORASTOLA, GURS, NUEVAS FORMAS DE MIEDO, BILINTX, AIHOTZ, DIFUNTOS TELARAÑA, GONORRIAGA, ARAKIL, HELLTZALES, SHÖCK, 1991, MÁRMOL, ECTOPLASMAS eta UGER izanik.


Bidasoa Attak! | Euskal Maketei buruzko atal berria

Egun on Attakaleak! Euskal maketei buruzko atal berri bat izanen dugu gure uhinetan, horretarako JAKE MATE arabar errioxarrak, MALA IMAGEN Gasteiztarrak, PSICOTICOS ezkerraldetarrak, EZIN IZAN donostiarrak, BRIGADA SLAM zarauztarrak, KONFUSION iruñearrak eta Hondarribiako BETI MUGAN taldearen lehen maketa izanen ditugu entzungai.


Bidasoa Attak! - Punk Txinan

90. hamarkadaren amaiera aldean punk eszena txiki bat sortzen hasi zen, gaur egun zoritxarrez hain ospetsua den Txinako Wuhan hirian, beste hirigune haundietara berehala hedatuko zena. Saio hontan hainbat txinatar punk talde izanen ditugu hizpide, esaterako SMZB, SI DOU LE, ANARCHY JERKS, BRAIN FAILURE, THE FLYX, DEMERIT, MISANDAO eta zuzenean ikusteko eta post kontzertu goxo bat partekatzeko aukera izan nuen GUM BLEED taldea ere


Bidasoa Attak! | Ipar Rock 90

Saio hontan, euskal maketei eskeinitako atalari ekingo diogu, gaur, maketa bakarrari hain zuzen. Maketa hau IPAR ROCK 90 izanen da. Garai batean Euskal Herriko iparraldeko taldeen lehiaketak egiten ziren herriz herri, ondotik final haundi bat ospatzeko, 1990. urtean BIZKARREZURRA, KANABERA, TRUKES, PRESTUAK, LES TROLLS eta ZEIN ERE taldeak iritsi ziren finalera, nork irabazi zuen? Ze inporta du, horrelako dokumentu itzela gure garaietara iritsi bada, gainera Niko Etxart haundiak ekoitzia izan zen


Bidasoa Attak! - Hemengo eta hango berrikuntzak

Gaurkoan, azkenaldian kaleratu diren estilo ezberdinetako disko interesgarri batzuk entzunen ditugu, Bartzelonako PIORREAH eta KAOSS URBANO, Gipuzkoako LIE DETECTORS eta ÜTHER, Bizkaiako ZIKIN, Mexikoko MESS, Quebec-eko BOSQUE ROJO edo Andaluziako LA URSS


Bidasoa Attak! - Buzzcocks eta Finlandiako berrikuntza batzuk

Pete Shelleyren heriotzaren ondotik, Steve Digglek BUZZCOCKS-ekin jarraitzea eta disko berri bat grabatzea erabakitzen du, disko honi buruz arituko gara eta ondoren finlandiako PUHELINSEKSI, AINO & HAJONEET eta LASTEN HAUTAUSMAA talde interesgarrien lan berriak entzunen ditugu


Bidasoa Attak! - La Resistencia

Azken asteetan Valentziako lurretatik sortutako hainbat talde entzuteko parada ukan dugu, gaurkoan trilogia isteko LA RESISTENCIA taldeari eskeinitako monografikoa entzun ahalko dugu gure uhinetan. Musika on eta hitz bikainak zituzten, baina ez ziren oso urrun iritsi, disko bakarra kaleratu zuten eta duela urte gutxi inoiz grabatu ez zituzten kantuak berreskuratu zituzten eta itzulera txiki bat egin zuten. Beraz, gaur, LA RESISTENCIA


Bidasoa Attak! - Euskal thrash eta heavy metal maketak

Kaixo Attakzaleak! Gaurkoan Euskal maketen ildoan jarraituz metal mota ezberdinak jorratzen zituzten hainbat talde entzungo ditugu, esaterako ANESTESIA, ARKHE, INSANIA, AFTERSHOCK, DYSSIT eta KOMA


Bidasoa Attak! - Berrikuntza batzuk

Kaixo Attakzaleak! Gaurkoan kantu eta disko berriak entzunen ditugu, Zaragozatik igorri diguten GEN taldearen kanturik berrienak, Poloniatik EYE FOR AN EYE hardcore taldearen disko berria, Montpellierretik gure eskualdera etorri beri diren ALL BORDERS KILL taldearen kaleratu berri duten lana edo hiri bereko eta duela gutxi bisitan izan genuen ANTICLOCKWISEn disko berria, ondotik CUIR frantziarren demoak biltzen dituen biniloa synthpunk dibertigarriarekin, baita berreskuratua izan den Brasilgo MERCENARIAS taldearen 1986 urteko lehen diskoa eta Finlandiako PYHAKOULUren diskografia biltzen duen binilo bikoitza ere.


Bidasoa Attak! - Zarata erasoa

Gaurko saioan "No Thanx" zigilu gipuzkoarrak berriki kaleratu duen "Zarata Erasoa" izeneko kasetezko bilduma entzungo dugu, bertan Euskal Herriko 19 talde biltzen dira, 57 kantu basati eskeiniz, Kaset honen lehen argitarapena kaleratu bezain fite agortu zen eta bigarren bat prestatzen ari dira. Bertan GAITZE, HONDARTZAKO HONDAKINAK, SEMEN, INFEKZIOA, AIHOTZ, KARKABA, DEPOSITO DE CADAVERES, SLEVY, METRALLETA, REPRESION, ERNIA, CITIZEN KANE, DICTADURA, CRIMENTAL, PSICOTERROR, DISWAR, HELL DIVISION, MOTORASTOLA edo NO SANCTUARY topa daitezke


Bidasoa Attak! - Valenciako klasiko batzuk

Kaixo Attakzaleak! Gaurkoan, Valencian egondako hainbat punk talde gogoratuko ditugu, esaterako GENERACION 77, N.E.S., SEGURIDAD SOCIAL, MORTICIA Y LOS DECREPITOS edo EXTASIS


Bidasoa Attak! - Screaming for a better future Vol.5

Kaixo Attakzaleak! Nazioarteko punk bildumen artean klasikoa den "Screaming for a better future" seriaren atal berria entzunen dugu, bostgarrena hain zuzen, 2022 urte amaieran kaleratu zena, bertan Alemania, Eskozia, Ingalaterra, Australia, Argentina, Polonia edo baita Euskal Herriko taldeak topa daitezke, esaterako DIE SCHWARZEN SCHAFE, THE RAMONAS, LARRU BELTZAK, EYE FOR AN EYE, LOS DISCKOLOS, RAMROD, ZOTZ!, ZONA 84, NIXDA!, ALIEN FIGHT CLUB, KEINE AHNUNG, PATSY STONE, DEAD ALREADY edo THEILEN.




Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika