Podcast

bidasoa biga so

Bidasoa: Biga so...

Hendaiako Herriko Etxeak, Euskal Kultur Erakundeak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak elkarlanean gaualdi alaitsu bat prestatzen ari dira apirilaren 27rako. “Bidaso: Biga so…” euskarazko umorezko ikuskizuna antolatu baitu egun horretarako iluntzeko 20:30etan Mendi Zolan Kulturgunean. Pantzo Hirigarai, Euskal Irratiak Federazioko gure lankidea eta Kike Amonarriz telebista aurkezle ezagunak hitzekin jolastuko dute Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko diferentziez irri egiteko. Ikuskizun hau joan den urriaren 6an Pausuko Xaia ostatuan eskaini zuten. Eta oraingoan Hendaiara iristen da. Lezotik Azkainera 30 kilometro daude, baina askotan 1000 argi-urte daudela dirudienez, bi aldeetatik bi aldeetara umorez jotzeko puntua egingo dute. Kike Amonarrizekin hitz egin dugu ikuskizun honen inguruan. Hitzordua bihar iluntzeko 20:30etan Zokoburuko Mendi Zolan kulturgunean izanen da. Baina sartzeak dagoeneko salgai dituzue bertan 12 eurotan.

Azken berriak

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika