BIdasoa ibai inguruko Irun zein Hendaiako auzoetako biztanleak arranguratuta. Urteak dira Bidasoa ibaiaren dragatzearen beharra aipatzen dela uholde arriskua dagoelako, baina ez Frantzia ez Espainiako administrazioak ez du ardura bere gain hartu. Jose Antonio Santano Irungo alkateak ere, Espainiako Ingurumen Ministerioari lan hauen eskaera egin omen zion, baina PPren Gobernuak dio hortaz ezer ez dakiela. Horren aurrean, Irungo EAJ-PNV udal taldeak Udalak gai honi egin dion jarraipena zalantzan jarri du. Xabier Iridoy, Irungo jeltzaleen bozeramaileak gogoratu du Hendaiako Intzura auzoko zein Irungo zonbait bizilagunek uholdeen arriskuaz euren arrangurak agertu dituztela.
Mugaz gaindiko erabakietan administrazioa motela dela jakina da. Baina eskualdeko herri guztiak elkar lotzen dituen Bidasoa ibaiaren hondoa dragatzea bukaerarik eta arduradunik gabeko istorioa bilakatzen ari da. artean, ibaiaren hondoan metatutako loiak kentzea izan zuen. Barkuen nabigazioa ez oztopatzeko, eta bereziki ibai ertzeetako auzoetan uholdeak sahiesteko. Baina Frantziako eta Espainiako estatuen artean, lan horiek nork egin eta nork orainduko argitu arte ez dela egingo argi geratu da.
Eta denbora pasa, urak pasa, eta Bidasoa ibaiaren dragatze lanek eginbeharrekoen zerrendan segitzen dute. Jose Antonio Santano Irungo alkateak ere, Espainiako Ingurumen Ministerioari lan hauen eskaera egin ondoren, Espainiako Gobernuak dragatzearen beharra zegoela onartu omen zuen iaz. Baina orain Eusko Alderdi Jeltzaleko Arantza Tapia diputatuak Madrilen galdera pausatu ondoren, PPren Gobernuak dio hortaz ezer ez dakiela.
Horren aurrean, Irungo EAJ-PNV udal taldeko bozeramaileak Udalak gai honi egin dion jarraipena ezbaian jarri du. Eta Hendaiako Intzura auzoko bizilagunak bezala, Irungo Behobia, Dunboa eta Santiago auzokideek ere, uholdeen arriskuaz euren arrangurak agertu dituztela gogoratzen du Xabier Iridoy, Irungo jeltzaleen bozeramaileak.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek