Bidasoa Irun eskubaloi taldearen 50. urtemuga ospatzeko eta kirol elkartearen egoera ekonomiko konplikatuaren aurrean, dirua biltzeko helburuarekin, Jarraitzaile Batzordeak, hilabeteak daramatza hainbat ekimen martxan jarri nahian. Adibidez, Martxoaren 17an Ametsa Gazte koruak eta Irun Hiria Musika Banda, Kontserbatorioko Orkestrarekin batera, taldearen himnoa grabatuko dute. Beste alde, herri bazkaria eginen dute Urantzu frontoian, Maiatzaren 19an. Borja Olazabal, Bidasoa-Iruneko Jarraitzaileen Batzordeko ordezkariarekin hitz egin dugu.
Azken berriak
Euskal Herri osoko Mintzalagun taldeen hiriburu bilakatuko da Hendaia ekainaren 5ean