Podcast

Bidasoaren bi aldeetako euskaltzaleak bilduko ditu Bidasoan Euskaraz bestak aurten ere

Beñat Elizondo, Xaia ostatuko nagusiarekin hitzegin dugu


Bidasoaren bi aldeetako euskaltzaleak bilduko ditu Bidasoan Euskaraz bestak aurten ere

Bidasoan Euskaraz bestaren 16. edizioa ostegun hontan hasi eta larunbata arte ospatuko da. Urtero bezala, Urruñako Pausu auzoan izanen da, Xaia ostatua ardatz nagusi hartuta. Bidasoaren bi aldeetako euskaltzaleak biltzea du helburu, eta urtez urte, Hondarribia, Urruña, Irun, Hendaia eta Biriatuko bizilagunak biltzen ditu.

Aurtengo egitaraua, ostegunean goizeko 9etan “Bidasoan Oinez” ibilaldiarekin abiatuko da. Larunbata arte, talo besta, martxoaz geroztik 40 bikotek jokatzen ari diren Bidasoan Euskaraz Pala Txapelketaren finala, kantu afaria eta DjBull-en emanaldia prestatu dute.

Kantu afari eta herri bazkarirako txartelak atxikitzeko: 0547750702 telefono zenbakira deitzea besterik ez duzue, edota Xaia ostatutik pasa lekua erreserbatzeko.

 

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika