Podcast

Bidasoaren bi ertzeetan migranteek badute orain nondik heldu (2021-09-07 12:13:34)

Bidasoaren bi ertzeetan migranteek badute orain nondik heldu

Hendaian, “Bidasoa Etorkinekin” kolektiboa elkarte gisa eratu da ofizialki. Orain artean, Irungo Harrera Sarean laguntzen zuten hainbat bolondres hendaiarrak ziren. Baina Bidasoa ibaiaren beste ertzean, migranteek laguntza beharretan direla ohartuta, eta Hendaiak dituen berezitasunak ikusirik, Harrera Sarearen mugaz bestaldeko kontraparte gisa lanean aritzeko elkartea osatu dute. Berez, Donibane Lohitzunen ari den Etorkinekin kolektiboaren antena gisa hasi ziren lanean, baina Hendaian problematika desberdina izanik, erantzuna ere egokitua behar zuela ulertu zuten.

Aintzane Lasarte, Bidasoa Etorkinekin elkarteko kidearekin hitzegin dugu. Eta aipatu digunez, Irundik datozen migranteak lagundu ez ezik, CIMADE, DIAKITE, ETORKINEKIN edota Baionako Pausa zentroarekin elgarlanean ariko dira ere, laguntza beharretan diren migranteen faboretan. Hendaia elkartasun herria da. Eta horren irudiko, 2018an siriar errefuxatuak beren etxeetan jasotzeko prest agertu ziren familiak ditugu. Oraingoan ere, Bidasoa Etorkinekin elkartetik, pasaian diren migranteak laguntzeaz gain, bertan gelditu nahi dutenei integrazio bidea egiten lagunduko dituzte. Eta Afganistango krisiaren ondorioz Hendaiara iritsi daitezkeen errefuxiatuen beha egonen dira ere.

Elkartearekin harremanetan sartzeko: bidasoa.etorkinekin@gmail.com 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika