08 abr, 2022
Baztan-Bidasoako EAJ-PNB alderdiak eskualdeko anaikidetasuna markatzeko nahia aurkeztu berri du. Aberri Egun bezperan, eguerditan, ekitaldi amankomuna egingo dute lehen aldiz Pausun. Bidasoa ibaiaren ertzeko herrietako jeltzaleak bilduko dira egun horretan, zubiak eraiki eta Bidasoa sinbolo gisa baliatuz, aberri bat denentzat aldarrikatzeko.
Ekimena aurkezteko Lesaka, Irun, Hondarribia eta Urruñako EAJko ordezkariak bildu dira Pausun bertan. Aitor Olaizola, Hondarribiko EAJko buruak aipatu duenez, "nonbaitetik hasi behar da" eta eskualdeko alderdia bat dela irudikatu nahian "euskarak batzen gaituela" azpimarratuko dute. Hemendik aurrera, mugazgaindiko jeltzaleen arteko ekimena urtero antolatzeko asmoa adierazi dute.
Lehendabiziko Aberri Egun komun honetan, Zazpiak Bat bultzatu zuen Abaddiako Antton omenduko dute.