Gurs-eko kontzentrazio esparruan kokatu gara, bertan izandako Bidasoko bizilagunetaz jakiteko xedez. Irun eta Hondarribiatik ihes egin ostean eta Frantziar estatuan barneratuta errefuxiatu asko Gurs inguruan kokatu ziren edota Gurs-eko errefuxiatuen esparruan barneratu ziren. Hala ere, 40. hamarkadan, Vichiren Frantzian Gurs inguruan kokaturiko errefuxiatu, ijitu eta judutarrak “jendaila”-tzat hartu zituen erregimenak eta errefuxiatu esparruan atxilotu zituzte, esparrua kontzentrazio gune bihurtuz. Entzun eta ikasi iraganaz
GURSeko kontzentrazio esparruan 7000 euskal herritar preso izan ziren,Bidasoa eskualdeko herritar ugari eta hauetatik askok Alemaniako kontzentrazio esparruetara eraman zituzten. Askatasun-arte elkarteak Hondarribiko udalaren laguntzarekin Gurseko konzentrazio esparruaren inguruko ziklo bat antolatu zuen. Markos Sodupe bertako kide izan zen eta harekin hitz egin dugu.