Lehendabiziko saio honetan, 36ko estatu kolpea eta ondoko gerlan Irunen eta Hondarribian emandakoak ulertzeko, 1931az geroztik Errepublika garaian emandako gerlaren preludioa aztertu du Aitzol Arroyo historialariak. 1936a baino lehen bi herrietan izandako hauteskundeak, haien emaitzak eta bizi zen giroa ulertu beharra baitago lehenik, ondoko gerla urteetako gizartea ulertzeko.