Podcast

Xabier Bengoetxea, EH Bilduko zinegotzia (2021-09-08 13:51:48)

Estitxu Urtizberea, Abotsanitzeko zinegotzia (2021-09-08 13:48:02)

Izaskun Larruskain, Jaizkibel Konpainiako kidea (2021-09-08 13:44:31)

Bidea ireki zutenak omendu eta Alarde parekide baten aldeko borrokan jarraituko dute

Aurten bigarrenez ezin izan da alarderik ospatu Hondarribian pandemiaren erruz. Baina 1996an Juana Mugarrietako elkartean bildurik 26 emakume ausartek irekitako bidea gogoan hartu dute Hondarribian. Martxoak 8 plazatxoan ehunka lagun elkartu dira oraindik ere bizirik jarraitzen duen auziari bultzada emateko xedez. Hastapen latzak bizitu zituzten emakume haiek omendu dituzte, eta 2022an 22. konpainia izateko erronka berria oroitarazi dute. 1998an desfilatzen hasi zen Garoa Lekuonak latzak izan ziren hastapenak latzak izan ziren arren, "metroz-metro irabazi ditugu kaleak" oroitarazten du.

oan den uztailan plazaratu zuen erronka berria Jaizkibel konpainiak. Alarde publikoa beharrezkoa dela defendatzen dute, baina "alarde pribatuaren barruan konpainia parekide bakar gisa desfilatu beharra badago" hortik ere pasatzeko prest direla aitortu du Izaskun Larruskain kide historikoak. Ez dute beste konpainiek zergatik parekide izan beharrik, Jaizkibel baizik, baina Euskal Herriko beste herri batzuetan baieztatu denez, tradizioak aldatu eta eraikitzen badira ere, 22. konpainia izateko eskaintzaren aurrean, ez dute udal agintarien erantzunik jaso. Dena dela, konpainia parekideko kideek argi utzi dute, zerbati adostu bitartean ez direla "mahaitik sekulan altxako", izan ere, "borondatea baldin badago ez dira 25 urte berriz pasako".

Udal taldeen balorazioa  

Pandemiaren abagunea, (bi urtez alarderik gabe) giro lasaian aterabideak bilatzeko aukera eman du. Agintariek ez dute probestu, baina oraindik ere tenorez dabiltzala argitu du Jaizkibel konpainiak. Hondarribiko udal talde politikoen artean, aldiz, Abotsanitz eta EH Bilduk baizik ez dute adierazpen publikorik egin aurten.

Abotsanitzek "isiltasunak mina elikatzen duela" nabarmendu du. Eta herritar guztienak diren ospakizunak “elitearen posizioa berresteko” erabili nahi badira, Abotsanitzek “alarde publikoa” defendatzen jarraituko duela argitu du. Bestalde, tradizioa pertsonen eraikuntza bat dela oroitarazi du Estitxu Urtizberea zinegotziak Antxeta Irratian, eta herritarrei "jarrera liberatzaileak" hartzera gonbidatu ditu.

EH Bildu udal taldeak ere ohar bat plazaratu du gaurko egunean. 25 urtero mundura belaunaldi berri bat datorrela oroitarazi du koalizio abertzaleak. Eta azken belaunaldiak ez duela bere herriko "jaiak bakean eta berdintasunean bizitzeko aukerarik" izan. Arazoa Udalak "legeari iskin eginez" sortu zuela salatu du Xabier Bengoetxea zinegotziak, eta beraz, Udalak aterabide bat ematea zor diola herriari. 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika