Bapatean metastasia duten bi emakume handirekin hitz egiteko aukera izan dut. Galderak egitea bera oso zaila egin zait. eta irakaskuntza handia izan haiek entzun ahal izatea. Bizitza kalitateaz, zaintzaz, heriotzaz.... denetarik hitz egin dugu. Esker hitzak soilik ditut beraientzat.
Nikaraguarra da Lia. Euskal Herrira iritisi eta berehala jakin zuen minbizia zuela. Pentsa, hitz hauekin bakarrik, aurkezpen ttiki honekin soilik oilo ipurdia jartzen zait niri. Etxetik milaka kilometrotara, bakarrik... berak ordea, ezpainetan irririk galdu gabe kontatzen du. magia du Liak begietan. Indar berezi bat.
Ziztada bat sentitu zuen Sandrak bulerrean ohean zegoela. Barne alarma piztu zitzaion berehala. Pandemia bete-betean. Frogak egin eta aste batzuetara esan zioten, baietz, minbizia zuela, izen abizenekin berak dioen bezala. Sandra taldeko irria dela diote. Eta bai, badu distira berezi bat aurpegian.