Podcast

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Maialen Gaztañaga, Bioterra azokaren arduraduna


Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Bi hamarkadaotan 190.000 bisitari jaso ondotik, Ficobak klima-aldaketa guztion agendan ezarri zuenetik, bizimodu berdearen interesak eta sektoreak izan duen garapeneraren lekuko izan da Bioterra azoka. Ekainaren 2tik 4ra ospatuko da aurtengoa 121 erakusketarirekin.

Iaz baino 9 postu gehiago bilduko ditu aurtengoan Bioterra azokak. Bizimodu berdearen erreferentziazko azokak bi hamarkada betetzen ditu aurten. Eta 15. edizioan izandako 178 postuetara heldu gabe bada ere, aurtengoan ere Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien, Kosmetika ekologikoaren eta Kontsumo Jasangarriaren inguruko azken nobedadeak aurkeztuko dituzte. Nekazaritza ekologikoak ere bere txokoa du urtero, EAEko laborantza lurren %5a suposatzen badu ere, urtez-urte herritarren eskariari aurre egiteko %15 bateko hazkundea duen sektorea baita.

Merkatuak eskaintzen dituen nobedadeetaz gain, arlo dibulgatiboa ere lantzen du urtero azokak. Eta aurtengo ediziorako prestatu duten hitzaldi-programak aditu eta dibulgatzaile ugari biltzen ditu. Ekainaren 3an, larunbatarekin, Carlos Taibo UAMeko Zientzia Politikoko irakasle eta krisi ekologikoari, des-hazkundeari eta kolapsoari buruzko liburuen egile ezagunak inauguratuko du hitzaldi-programa. Ondoren, Fernando Valladares arituko da, komunikabideetan maiz agertzen da bera. Fernando Valladares Biologian doktorea, Ikerketa Zientifikoen Goren Kontseiluko ikertzailea eta Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakasle elkartua da. Ikerketa ugari egin ditu biodibertsitateak eta klima-aldaketaren eta giza jardunaren inpaktuak ekosistemetan dituzten ondorioei buruz.

Beste arlo batean, Marta Marcé nutrizionista, naturopata eta komunikatzailea ere izango da 2023ko hitzaldi-programan, eta menopausia osasungarriari buruz hitz egingo du. Mayi Lekuona permakulturaz arituko da, trantsizio ekologikorako tresna den aldetik, baita hirian ere. Bestalde, Ana Estevek osasun integratiboari eta mikrobiotari buruz hitz egingo du, norberaren ongizate fisiko eta mentalerako giltzarri diren aldetik.

Doako sarrera www.bioterra.org webgunean eskura daiteke.

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika