Podcast

'Bixi Bizi' mantentzeko orientazio zerbitzuak 300 erabiltzaile osasuntsuago lortu ditu Hondarribian

Jon Lorenzo, prestatzaile fisikoa


'Bixi Bizi' mantentzeko orientazio zerbitzuak 300 erabiltzaile osasuntsuago lortu ditu Hondarribian

Aurten ere Hondarribiko Udalak jarduera fisikorako orientazio zerbitzua martxan du. Gipuzkoako Foru Aldundia eta OSI Bidasoako Itsas Etxeko anbulategiko osasun langileekin lakidetzan, petsona inaktiboei aholkularitza eskaintzen diete 2018az geroztik, eta pandemiaren ondorioz dinamika mantsotu bada ere, berriz ere abian da. Emaitza onekin gainera, 300 erabiltzaile baino gehiago bildu baititu dagoeneko. 

Prestatzaile fisiko berri du ere. Jon Lorenzok eramaten du zerbitzua Jostaldi pilotalekuan duen bulegoan, eta argitu duenez, "norbere osasun egoera hobetzeko helburua du zerbitzuak". Izan ere, ez da zertan gaixo dagoen bati edo errekuperazio fisikoa bat behar duenari zuzendutako zerbitzua. "Edonor etor daiteke orientazioa eskatzera, izan bizi kalitatea hobetzeko norbere baldintzei egokitutako jarduera fisikoa egin nahi duenak, izan osasun arazoak sahiestu edo gaixotasun baten ondorioak arintzeko beharrezkoa duenak", azaltzen du Lorenzok.

Izan ere, udalaren bitartez Jon Lorenzorekin harremanetan jartzeaz gain, Itsas Etxeko anbulategiko medikuen bitartez ere bideratzen dituzte bertara. Kontxi Fernandez, OSI BIdasoako zerbitzu honen koordinatzaileak dioenez, “Osakidetzatik dauzkagun pazienteen beharrak aztertuta Jonekin kontaktuan jarri eta bere eboluzioan egokiena begiratzen saiatzen gara, ahalik eta dependentzia gutxien izan dezaten. Oso pozik gaude ekimena ematen ari den emaitzekin”.

Jon Lorenzorekin hitzordua hartzeko bixibizihondarribia@gmail.com helbidera idatzita edota 688752094 telefonora deituta egin daiteke.

Azken berriak

Autoa ordezkatuko duen hiri-bizikleta Balaztan zain dute bidasotarrek

ISSk epaiketak eta greba bertan behera uzteko baldintza ezarri die garbitzaileei negoziaketarekin jarraitzeko

150 bidasotarrek euskaraz mintzatu eta elkar ezagutzeko aukera izan dute Mintzodromoan

Urruña biziaraziko duen kultur egitasmoa osatzeko, herritarren iritziak bilduko ditu herriko etxeak

Beganismoaren loraldiaren irudiko izango da Ficoba asteburu honetan

Segurtasuna, eskoletako inbertsioak eta Via Irun jarriko ditu EAJk aurrekontuen negoziaketa mahaian



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika