Podcast

Bizikletaren aldeko uholdeak ez du etenik Bidasoaldean

Balazta elkarteko Gorka Obeso presidentea


Bizikletaren aldeko uholdeak ez du etenik Bidasoaldean

Bidasoaldeko bizikletaren aldeko Balazta elkarteak eta helburu bera duen Hendaiako RecyclArte elkarteak « Bizikleta Festa » antolatu zuten larunbatean Irungo Larreaundi auzoan. Balazta elkarteak urrian zabaldu zituen bertako parbulario zaharraren bere egoitzaren ateak, eta dagoeneko 50 bazkide inguru bildu dituzte. Bizikleta hiri mugikortasun jasangarrirako iraultzaren tresna dela sinistuta ari dira lanean, eta eguneroko lanaren irudiko, jarduera anitz antolatu zituzten festa egun horretan, Larreaundi auzoko jaiak ere ospatzen zirela probestuta. Haur eta familientzako bizikleta zirkuitoa, eskulan tailerrak, mekanika tailerra eta bigarren eskuko bizikleta azoka ere proposatu zituzten.

Eta aste honetan zehar ere, emakume helduentzako bizikletan ibiltzen ikasteko astebeteko programa antolatu du Balazta elkarteak ere, arratsaldero Eguzkitza ikastetxeko jolastokian.

Izan ere, txirrindari alternatiba eman nahian, urtean zehar ere, bizikletan ibiltzen ikasteko formakuntzak, mekanika ikastaroak, Bidasoa eskualdeko mugikortasunaren azkerketan eta udalen mugikortasun mahaietan partehartzea, edota sentsibilizazio kanpainak burutzen dituzte, besteak beste. Eta urtean 20 euroen truke bazkide den orok aukera du, elkarteko egoitzan konponketak egin, piezak euro batetik aurrera eskuratu edota bigarren eskuko bizikletak 10 eta 80 euro artean erosteko ere.

Balazta elkarteko Gorka Obeso presidentearekin hitzegiteko aukera izan dugu.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika