Podcast

Bizikletaz mugitzea Hendaian oraino arriskutsua dela salatu dute

Natalie eta Hegoa, Hendaia Veloren txirrinda-martxaren partaideak


Bizikletaz mugitzea Hendaian oraino arriskutsua dela salatu dute

Larunbatean 100 lagun inguru mobilizatu ditu Hendaia Velo kolektiboak. Norkbere bizikleta hartuta, txirrinduentzako berezko bide-sarea galdegiten diote herriko etxeari, orain arteko alternatibak arriskutsuak direlako.

Joan den larunbatean bosgarren 'Velorution' txirrinda-martxa aldarrikatzailea iragan zen Hendaian. Urteotan herrian egindako hirigintza proiektu desberdinetan bizikletaren eguneroko mugikortasuna baztertua izan dela salatzen du Hendaia Velo kolektiboak. Bidegorri sare egokia eskatzen dute. Herriko Etxeak, aldiz, tren geltokian zein Hondartza aldean egindako berrantolaketa obretan, 20 kilometro orduko eremuak ezarri ditu, eta zenbait eremutan bizikletak autoen zirkulazioaren kontrako norantzan ibiltzeko araua. Kolektiboko ordezkariek salatu dutenez, abiadura mugak ez dira errespetatzen, eta herriko etxeak bizikletak eta autoak elkarrekin ibili daitezkeela defendatzen duen bitartean, "errealitatea da haur eta gazteek ezin dutela eskolara bizikletaz joan arriskutsua delako".

Larunbatean, 100 pertsona norbere txirrindarekin mobilizatu ziren hirierditik Zokobururaino. Natalie eta Hegoa ziren parte-hartzaileen artean. Haiek erran digutenez, Herriko Etxeak Pausutik Hondartza auzoraino txirrindan joateko bidegorria osatu badu ere, "paseatzeko oso egokia da, baina ez du Hendaian bizikletaz mugitzeko arazoa konpontzen".

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika