Podcast

Bizikletentzako segurtasuna aldarrikatzeko txirrinda-martxa antolatu dute Hendaian

Miguel Jimenez, Hendaia Velo kolektiboko kidea


Bizikletentzako segurtasuna aldarrikatzeko txirrinda-martxa antolatu dute Hendaian

Bosgarren 'Velorution' txirrinda-martxa aldarrikatzailea deitu du Hendaia Velo kolektiboak martxoak 18an (10:30ean). Urteotan herrian egindako hirigintza proiektu debserdinetan bizikletaren eguneroko mugikortasuna baztertua izan dela salatzen dute.

Hendaia Velo kolektiboak txirrinda-martxa aldarrikatzailea antolatu du larunbata honetan, goizeko 10:30ean Hendaiako Errepublika Plazatik abiatuta. Hondartza aldeko Zokoburuko merkaturaino joko dute 7 kilometroko manifestazioan bizikleta pedalari emanez, Hendaian txirrindaz segurtasunez mugitu ahal izateko neurriak aldarrikatzeko.

Azken urteotan Hendaian txirrinda bide anitz egin dituztela aitortzen du kolektiboak. Horren irudiko da Bidasoa bazterreko egurrezko pasarela, edota Kanetako loturari esker eta Hondartzako Itsas Etorbidean eginiko bidegorriari esker, Pausutik Hondartzara 10 kilometroko bidegorria aukeran dagoela gaur egun. Halere, "Hendaian barrena mugitzeko bide praktiko bat baino, aisialdirako ibilbide polit bat besterik ez" dela salatzen dute.

Zentzu honetan, Hendaiako Herriko Etxeak tren geltokian zein Hondartza aldean egindako berrantolaketa obretan, bidegorri sare egoki bat osatu beharrean, 20 kilometro orduko eremuak edota autoen zirkulazioaren kontrako norantzan joateko neurriak plantan eman ditu. Hendaia Velo kolektiboaren ustetan, "neurri hauek ez dira abiadura mugetan errespetatzen eta lanjerosak dira txirrindularientzat". Azken urteotan hainbatetan galdegin diote herriko etxeari neurri eraginkorrak egin ditzala. Eta honek hirierdiko zirkulazioaren azterketa bat egin du diagnostiko gisa. Baina salatzen dutenez, ez diete hontaz ere datuen berririk eman.

Horiek hala, eta hiri-barneko zaharberritze proiektua abiatzear den honetan, Allez kalea berrituko dutela probestu nahi izan dute, euren aldarrikapenei oihartzun emateko. Bosgarren aldia da txirrinda martxa antolatzen dutela.

Azken berriak

Nafarroako Parlamentuan Bidasoaldeko migrazioaren errealitatea azalduko du Irungo Harrera Sareak

Bizikletaz mugitzea Hendaian oraino arriskutsua dela salatu dute

Mobilizazioetan etenik ez... zentsura mozioak Gobernua eta Erretreta Erreforma desegingo ote duen esperoan

Pentsioen defentsaren borrokan jarraitzeko indarturik itzuli dira Bilbotik

Hondartzako kirol-eremua udalaren eskuduntza izan dadin negoziatzen ari da EAJ Madrilen

LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideei buruz hausnartzeko hitzordu bana hilero



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika