Bonifacio Garcia, Hendaiako Aizpurdi Lizeoko irakasleak, gose greban segitzen du. Joan den asteazkenean, Frantziako Inspekzio Akademikoak, 50 klase ordu murriztea erabaki zuenean, hasi zuen Bonifaciok gose greba. Bertako langileen arabera, horrek hiru irakasle postuen murrizketa eragingo du heldu den ikasturterako. Horiek hala, mobilizazioak eginen dituzte aste honetan zehar. Bihar elkarretaratzea eginen dute lizeo parean, eta Baionara ere joanen dira, irakaskuntzako mobilizazio eguna antolatu baitu FSU sindikatuak. Solange Egiguren irakaslearekin mintzatu gara.
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"