Podcast

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere

Xabier Etxaniz, ELA sindikatuko ordezkaria


Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere

Abderraman Bas, 25 urteko ginearraren heriotza gogoan minutuko isilune sinboliko batekin abiatu zen ekainak 22ko Hondarribiko udal osoko bilkura. Aldiz, herriko udal bulego eta ikastetxeetako garbitzaileek hitza hartu ahal izan zuten udalbatzan, 38 egunez udaletxe aurrean mobilizatzen egon eta gero. Lehendabiziko udalbatza zen COVID izurritea hasi zenetik herritarrei irekia. Eta garbitzaileen lan-gatazkari aterabide bat bilatzeko sustengua eskatu zuten bertan maiatzaren 18az geroztik greban dauden 21 garbitzaileek.

Oposizioko Abotsanitz, EH Bildu eta PSE udal taldeek baiezkoa eman zioten "udaletxeko zerbitzuak egunero irekitzeko ezinbestekoak" diren langile hauen lan baldintzak hobetzeari. Aldiz, EAJko udal gobernuak bere gehiengoa baliatu zuen mozioa atzera botatzeko, ezezkoa bozkatuz.

Halere, Juan Mari Altuna 'Txisun' zinegotziak egindako adierazpenak "onartu eta oso kontutan" hartuko ditu ELA sindikatuak. Izan ere, azpimarragarria da sindikatuaren arabera, "udal gobernuak soldata arrakalarik gabeko udaletxe bat nahi duela eta akordioa egon egongo dela" adierazi izanarekin. Hala eta guztiz ere, uztaila eta abuzturako greba deialdia erregistratu dute dagoeneko.

Xabier Etxanizek, ELA sindikatuko ordezkariak azaldu duenez, ekainaren 29an ISS enpresarekin bilera hitzartua dute negoziazioa abiatzeko. "Halere, enpresatik esan digute, arduraduna uztailan oporretan dagoela, eta beraz, bileran entzungo dutela, baina erabakirik ezin izango dute hartu ziurrenik, luze joko du", dio eskola ikasturte hasierarako egoera gehiegi aldatzeko aukera gutxi daudela ulertuz. Konponbiderik lortzen ez bada, irailan greba mugagabera jotzeko prest daudela iragarri dute.

Borondatezko hitzetatik, egiazko ekintzetara

Dena dela, udal gobernuaren erantzuna ez zen ekainaren 15ean alkateak langileekin egindako bilkuran emandakotik gehiegi aldendu. ISS azpikontrata enpresarekin negoziatu beharra dutela oroitarazi zuen Txisunek, udalak "negoziazioei bide emateko bitartekaritza" egiteko prestutasuna adierazi badu ere.

Gainerakoan, hainbat datu tekniko oroitarazi zituen udal gobernuko ordezkariak. "Apirileko udalbatzan, gainerako udal langileei bezala soldata %2 emendatzea onartu egin zen" argitu zuen Txisunek. Bestalde, udalak azken azpikontrataziorako aurrekontua handitu egin zuela oroitarazi zuen ere. 2021eko abenduaren 30ean izenpetu zuen ISS enpresarekin kontratua, momentuz urte bateko iraupenarekin (bost urtera luza daitekeena) 1,170.000 euroren truke. Baina beste lau urterako luzatzekotan gehienez 5,6 milioi eurokoa aurrekontua guztira.

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika