Azaroaren 25ean aurkeztu zan manifestuaren sinatzaileak, Arbeseko bizilagunekin batera gaur, astelehena arratsaldeko 19.30tan Alzukaitz kalean kontzentrazioa deitzen dute erasoa salatzeko. (Agrikola tabernan eta Toki alai ikastetexea dauden kalean)
Larunbat gauean emakume bat bortxatzen ahalegindu ziren Irungo Arbes auzoan.
Lanetik ateratzen zen emakumea eta bizilagun baten elkartasunak ekidin zuen erasoa.
Bizilagunaren erantzuna goraipatu nahi dugu emakumeon arteko elkartasunaren eta autodefentsaren adierazgarri moduan bai eta kontzientziazioa eta jendartearen erantzunaren adibide positibo bezala.
Hamaikagarren erasoa dugu hau gure hirian, eta ez gara isilduko!!
Ez dira kasu isolatuak, botere harremanetan oinarritutako sistemaren errua da eta beraz aski da! esateko unea iritsi da.
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"