Podcast

BotilTZAR kanpaina eta drogen testatzeak egingo dituzte Irungo jaietan

Unai Ortiz de Zarate, Ailaket elkarteko kidea


BotilTZAR kanpaina eta drogen testatzeak egingo dituzte Irungo jaietan

Ailaket elkarteak arriskuak gutxitzeko hiru eskuhartze egingo ditu abiatzear ditugun Irungo San Pedro eta San Martzial jaietan. Unai Ortiz de Zaratek, Ailaket elkarteko kideak iragarri duenez, ekainaren 18an gazteei zuzendutako alkoholaren kontsumoari buruzko prebentziorako BotilTZAR programa eramango dute aurrera. "Botiloi guneetara hurbiltzen gara, eta gazteekin prebentzio lana egiten dugu, alkohola edan baino lehen ondo elikatzearen garrantziaz jabetu daitezen, baita ondoren zaborra jaso behar dutela oroitaraziz ere". Era berean, alkoholaren gehiegizko kontsumoaz eta nahasketek eragin ditzazketen arriskuetaz informatzen diete gazteei. 

Drogak jaietan betidanik

Bestalde, droga ilegalen kontsumoa errealitate bat dela ezin estali daiteke. "Ez ikusiarena egin dezakegu, baina kontsumoak hor jarraituko du beti, eta hobe da bederen, segurtasunez eta behar bezala informatuta egotea", dio Ailaket elkarteko ordezkariak.

Hau kontuan hartuta, sustantzien analisiak egingo dituzte Sarjia parkean ekainaren 23an eta 28an gauerditik goizeko 2:30ak arte. Ortiz de Zaratek argitzen duenez, "kontsumitu aurretik, azterketa kualitatibo bat egiten da, ea erabitlzaileak hartu duen lagina esaten duena den ala ez ikusteko, eta gero kuantitatiboa, ea zein kalitate maila duen ere". Horri esker, segurtasuna bermatzen da, eta Ailaket elkarteak drogen kontsumo horrek osasunaren gainean ekar ditzakeen epe labur zein luzerako arriskuetaz informatzeko probesten du.

Kontsumitu ohi diren sustantzia nagusiei buruz galdetuta, kontsumoak lekuaren eta jaigiroaren arabera aldatu ohi direla dio. "Baina herrietako jaietan, orohar, kalamua, kokaina eta anfetaminak dira gehien kontsumitzen direnak".

Sarjiako euren testatze puntura hurbiltzeko animatu nahi izan dituzte irundarrak. Oroitaraziz, droga-dosien "testak guztiz anonimoak" direla.

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika