Pasa den astean Armeniako gizon bat Hendaiako Erretentzio Zentroan arrestaturik zegoen Armeniako gizon bat, bere herrialdera kanporatua izateko arriskuan zegoena, aske uztea erabaki zuen Paueko epaileak. Gizonak hogei egun eman zituen espetxeraturik. Baina hori apirilaren 20an gertatu zen.
Halere, gendarmeak etengabe ari dira etorkinak arrestatzen. Aste honetan, Afrikako Gaboneko emakume batek egoera berbera pairatu behar izan du. Enegarren etorkina da Hendaiako Errententzio Zentroa harrapatua dela. Cimade elkarteak jakitera eman duenez, emakumeak Marie Claire du izena, eta Gabonekoa izatez, bere haur txikiak ikustera etorria zen. Lourdesen dituen senideak bisitatzera zihoan trenean, eta Hendaiako geltokian kontrolatu eta arrestatu zuten gendarmeek, erretentzio zentrora eramanez.
Une hauetan, bertan segitzen du, eta gaur ez bada bihar Baionako epaileak erabaki bat hartu beharko du. Azken informazioen arabera, Frantziako estatuak Italiara kanporatzeko erabakia har dezake.
Cimade elkartea eta Hendaiako Erretentzio Zentroa aipatzen dugula. "Cimetière des vivants", "Bizien hilerria" filma dokumentala aurkeztuko dute gaur Miarritzeko Royal zinegelan iluntzeko 21:00tik goiti. Gaualdi horretan, Sarkozyren gobernuak indarrean jarritako etorkinen kanporatze kuoten politika aztertuko dute. Eta bereziki, Hendaiako atxikitze edo erretentzio zentroa aipatuz.
Audrey Hoc, filmaren egilearekin hitzegin dugu.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek