12 sep, 2023
Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astean etorkizun hurbilean emango diren eraldaketak frogatzeko proba pilotoa egin nahi du Irungo Udalak. “Konbinatu eta mugitu!” lelopean, hilaren 16tik 22ra dozena bat jarduera proposatuko dituzte, bizikleta martxak, hitzaldiak, azokak eta tailerrak tartean.
Borja Olazabal Mugikortasun arloko udal ordezkariak oroitarazi du, Irungo Udalak urte asko daramatzala “autoei lekua irabazi nahian”. San Juan plazako lanen ondotik, 30 Eremuak ezartzen aintzindari izan zen Irun 2011 urtean, eta IrunBuseko lineak elektrifikatzeko apostuaren ondotik, Foru eta Berrotaran kalea Genaro Etxeandia plazarekin oinezkoentzat egokitzeko lanak bururatu berri dituzte uda honetan. “Hasieran mundua bukatuko dela dirudi, askok kontrako iritziak adierazten dituzte, baina gero frogatu da ez dagoela eragozpenik”, nabarmendu du Olazabalek.
Zentzu honetan, aste honetan zehar mugikortasun jasangarriari buruz konzientizatzeko antolatu dituzten dozena bat jarduerak aurrera eramatearekin batera, Colon pasealekua etorkizunean izango duen garapenaren irudikoa izango da irailaren 22an eta 23an. Irun 50.000 biztanle baino gehiagoko hiria den heinean, aurki Isuri Apaleko Eremua (Zero Isuri Gunea) beharko du erdigunean. EAEn Bilbo, Gasteiz, Donostia, Barakaldo eta Irun baizik ez dute hau halabeharrez bete beharko. Baina urratsa eman aurretik, froga egingo du udalak “irundarrak ea nola moldatzen diren irudikatzeko”. Hala, Autorik Gabeko Munduko Egunean (irailak 22) 10:00etatik 19:00etara bitartean, “Colon ibilbidearen erdiko erreia bidegorria bilakatuko da, eta alboko bi bideak garraio publikoarentzat, taxientzat, larrialdietako ibilgailuentzat, udal zerbitzuen ibilgailuentzat eta eskola autobusentzat izango dira joan-etorrikoan”.
Dozena bat hitzordu sentsibilizatzeko
Irailak 16, larunbata
Bizikleta Fest
Ordutegia: 17:00-19:00
Lekua: Zabaltza plaza
Irailak 17 IGANDERO
Bigarren eskuko bizikleten azoka. Merka2dasoa
Ordutegia: 10:30-14:00
Lekua: Zabaltza plaza
IGANDERO bizikleta martxa, Udaltzaingoaren laguntzarekin
Ordutegia: 10.45-12.00, con la colaboración de Policía Local
Irteera/ helmuga: Zabaltza plaza
Irailak 18, astelehena
Nagusikleta. Bidasoa-Txingudi Partzuergoaren eskutik
Ordutegia: 16.00
Irailak 19 eta 21
Helduentzako bizikleta tailerra, Udaltzaingoko Bideko Segurtasuneko Zerbitzuaren eskutik
Ordutegia: asteartea 10.00etatik 13.00etara eta ostegunean 15.30etik 18.30era.
Lekua: Ibarla.
Interesdunek aurrez eman behar dute izena, irailaren 4tik 18ra bitartean, Udalaren webgunean.
Irailak 21, osteguna
Mugikortasun elektrikoari buruzko hitzaldia, Bidasoa bizirik-en eskutik
Ordutegia: 19.00
Lekua: Palmera Montero
Hizlaria: Juan Carlos Ausin
Irailak 22, ostirala
"Hiria: kutsadura, haurrak, natura eta mugikortasun jasangarria" hitzaldia
Ordutegia: 18.00-20.00.
Lekua: Palmera Montero
Hizlariak; Edurne Ciriza, pediatra. Maria Loroño, Basque Center for Climate Change. Oier Martinez Violet, Mugikortasun teknikaria.
Gaueko bizikleta martxa, Bidasoa-Txingudi Partzuergoaren eskutik
Ordutegia: 21.00
Lekua: Gaztelu Zahar frontoia, Hendaiatik abiatuta, Irun eta Hondarribiraino.