Podcast

Denda berri bat merke testatzeko laguntza emaiten du Hendaiak hirierdian (2021-09-08 13:39:45)

Denda berri bat merke testatzeko laguntza emaiten du Hendaiak hirierdian

Hurbileko merkataritzaren alde iniziatiba berri bat plantan jarri du Hendaiako Herriko Etxeak. Hiribarnea biziberritu eta tokiko komertzioari bultzada emateko xedez, saltoki bat Hendaian ireki nahi duten merkatari edo enpresaburu berriak erakartzeko eta hastapenetan laguntzeko, Hendaiako Turismo eta Merkataritzak lokal bat alokairu apalarekin proposatzen du 3 urtez baliatzen ahalko dena. Dispositibo berri honi esker, proiekturen bat dutenek beren jarduera testatzeko aukera izanen dute.

Lokalak 100 metro koadro ditu, eta hiru denda ttipi jartzeko aukera eman dezake. Ekimen honen inguruko argibide guziak (bete behar diren baldintzak eta eskeintzen den laguntza ikusteko) www.hendaye-commerces.com webgunera jo dezakezue. Eskaera egiteko epea urriaren 31n itxiko dute. 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika