Podcast

Desberdin izatea balioan jartzen duen ‘Kaskarot’ famili antzerkia Mendizolanera heldu da (2021-12-15 14:31:50)

Antzerki honen nondik norakoak bildu ditugu ATX Teatroko zuzendariarekin, Iñaki Ziarrustarekin.


Desberdin izatea balioan jartzen duen ‘Kaskarot’ famili antzerkia Mendizolanera heldu da

Ostegun hontan (abenduak 16) iluntzeko 20:30etan Mendizolan kulturgunean “Kaskarot” antzezlana taularatuko du ATX Teatroa-k. Familia osoari (8 urtetatik gorakoentzat) begirako lan honetan, oholtza gainean Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon Koldo Vazquez eta Gartxot Unsain Letona elkartuko dira Zokoburuko aretoan.

Kaskarot izenak Ziburu, Donibane Lohizune edo Urruñan bizi izan ziren jendeei erreferentzia egiten die. Eta helduak baztertzen ez dituen haurrendako ikusikizuna da. Izan ere, Pipi Galtzaluze eta Mad Maxen artean dabilen Aner pertsonaiaren eskutik, eta Angelugoitia izeneko herri bateko gizarte distopiko batean oinarrituta, antzerki lanak aipatzen ditu haurtzarotik nerabezarora pasatzea, desberdina izatearen beldurra eta nork bere bidea aurkitzearen zailtasuna. Hori dena umoretik kontatzen dute.

 

Azken berriak

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika