Podcast

diputazioko prozesu partehartzaileentzako dirulagu

Diputazioko prozesu partehartzaileentzako dirulaguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak landu nahi dituen ardatz nagusietako bat, parte hartzearena da. Eta herritarrengana demokrazia zabaltzeko asmoz, herritarrentzat garrantzitsuak diren gaietan eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko guneak zabaldu nahi ditu. Zentzu horretan, udalak herritarrengandik gertuen dauden erakundeak direnez, Herritarren Partaidetzarako Foru Zuzendaritzak udalen sarea martxan jarri du. Honek, 490.000 euro banatu ditu udalei eta herri mugimenduei emandako laguntzetan. Denetara, 92 eskaera aurkeztu dituzte Gipuzkoako udalek, 87 banaka eta beste 5, eskualde bereko hainbat udalerrik elkarlanean aurkeztutakoak. Guztira 365.000 euroko diru laguntzak bideratu ditu aldundiak atal honetan. Era berean, herritarren parte hartzea sustatuko duten ekimenen bultzatzaile diren herritar erakundeek aurkeztutako 11 proiektu diruz lagunduko ditu 125.000 euroko aurrekontuarekin. Ekimen berritzailea izanagatik, Arantza Ruiz de Larrinaga, Diputazioko Herritarren Partaidetzarako zuzendariak oso bilan baikorra egin du. Hala, Diputazioa nola Gipuzkoako udalen ateak herritarrei ireki eta haien parte hartzea bultzatzeko 103 egitasmo diruz laguntzea erabaki du aldundiak aurten, 490.000 euro horretara bideratuz. Baina horrez gain, ekainaren 18an itxiko duten hirugarren deialdi bat egin du Diputazioak udalentzat, beste 150.000 euroko partidarekin.

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika