Kulturarako ardatz berria izango du Donibane Lohitzunek. 4 urteko proiektuaren ondoren irekitzear da Donibane Lohitzuneko Mediateka. Liburutegi zaharraren eraikina berritzearekin 7 herrik irakurketa sare bat eratu dute, bertako profesionalek liburu ezberdinak kontsultatzeko aukera izan dezaten, bilduma hori Donibanen aurkituko delarik. Eraikinak hiru solairu ditu. Lehenengoa gazteentzako egokitua dago, eta hiru gune nagusitan banatua dago, fikziozkoa, dokumentala eta irudiena. Bigarrena helduena da eta hirugarrenean musika, zinema eta prentsa aurkitzen dira. Gaxuxa Elorgha-Dargains Herriko etxeko Euskara eta Euskal kultura hautetsiak azaldu digu eraikin berriak eskainiko dituen aukerak.
Azken berriak
Nafarroako Parlamentuan Bidasoaldeko migrazioaren errealitatea azalduko du Irungo Harrera Sareak