Podcast

Dunboako Poxpologile kalea eraberritzeari bultzada eman nahi dio Udalak

Cristina Laborda, Obretako ordezkaria


Dunboako Poxpologile kalea eraberritzeari bultzada eman nahi dio Udalak

2019an auzotarren eskaerari erantzunez abian jarritako proiektua pandemiak geldiarazi bazuen ere, Irungo Udalak Poxpologile kalea berhiritartzeko proiektua eskuartean du iada. Orotara 1,8 milioi euroko inbertsioa eskatuko du, eta oraindik ez dute diru partidarik zehaztu gauzatu ahal izateko. Baina bien bitatean urratsak ematen doaz. Hala, joan den astelehenean 30 bat auzotarrei aurkeztu zien Udalak idatziriko proiektua Dunboa Auzo Elkartean egindako bileran. Baina orain irun.org webgunean hirigintza proiektua ikusi eta ekarpenak egiteko epea zabaldu dute apirilaren 10a bitartean.

Norantza bakarra eta espaloi zabalagoak

Obretako ordezkariak, Cristina Labordak aditzera eman duenez, 70. hamarkadan hiritartutako auzoa da Dunboa. Eta oso kalea oso baldintza kaxkarretan dago. Izan ere, lurrak espaloien azpian amore eman du, eta gorabehera handiak ditu gaur egun. Hala, lurrazpiko ur-sanemendua, kale altzariak eta LED argiteria berritzeaz gain, irisgarritasuna hobetzea izango dute helburu nagusia. “Hiriko gainerako hirigintza proiektuetan bezala, oinezkoari lehentasuna ematea dugu helburu honetan ere, eta horretarako espaloiak zabaldu egingo ditugu”, iragarri du Labordak. Horretarako, gaur egungo bi errailetako kalea norantza bakarrera egokituko dute espaloiak 3,65 metro eta 5 metro artekora zabaldu ahal izateko. Halere, oraindik ez dute kaleak zein norantza izango duen zehaztu.

Bestalde, Poxpologile kaleak gaur egun dituen 118 aparkaleku plazetatik 111ra murriztuko da, hirugarren zebrabide bat egin ahal izateko. Baina orohar, kaleko plazak bere horretan mantenduko dituzte.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika