edu zabala eta aiora beristain hezkuntzan geu erag
01 may, 2012
EDU ZABALA eta AIORA BERISTAIN “Hezkuntzan Geu Eragile” taldea
Espainiako Gobernuaren azken murrizketen aurrean kezka eta ezinegona sortu da. Sindikatuetatik zerbitzu publikoen aurkako eraso bezala ikusten dute hezkuntzan hartuko diren murrizketa neurriak. Eskoletako irakasle kopurua asko ttipituko da, eta unibertsitateko tasak nabarmen emendatuko baitira, batez bestean %50a, eta zenbait kasuetan %70a ere. Baina 10.000 milioi euroko murrizketa osasungintza publikoa ere hunkitzen du. Horri dagokionez etorkinen eskubideen aldeko elkarteek salatzen dute. egoera irregularrean diren etorkin franko osasun txartelik gabe geratuko direla, baita 26 urtera bitartean lan-kotizaziorik egin ez duten gazteak ere, linbo batean geratuko direla.
Hala, gaur murrizketa hauek gure eskualdeko hezkuntza sektorean duten eragina aztertuko dugu berehala,. Izan ere, Edu Zabala eta Aiora Beristain gonbidatu ditugu gurera. "Hezkuntzan Geu Eragile" taldeko partaideak dira, eta krisiaren eraginez Eusko Jaurlaritzatik zein Espainiako Gobernutik hezkuntzan hartutako murrizketa neurrien aurrean mobilizatzeko helburua dute. Hezkuntzako profesionalek, eta ondorioz, gure seme-alabek bizi duten egoera aztertzeko parada izango dugu gaurkoan beraz.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek