Eguberriak ospatzeko hainbat ekimen antolatuko dituzte Hendaian. Hendaia, Biriatu eta Urruña aldeko baserrietako kabalen erakusketa bat izanen da ikusgai, etxeko xerrigintza erakusketak, jastaketak eta zozketa bat antolatuko dira ere. Baita ere, goizeko 10:30tan Zarpai txaranga, 11:30tan bertsolariak, 12:30tan hendaian kantuz eta 16:00tan kantu abesbatza izanen dira. Ondoren, biharamunean, igandez, herriko Variétés antzokian 18:00tan, Herriarteko Harmonia Orkestrak eguberriko kontzertua dohainik eskainiko du.
Abenduaren 23an, ostiralez, 10:30 merkatu zaharrean, haurreri zuzendutako magia ikuskizuna bat antolatuko da. Eguna bukatzeko, 21:00tan eguberriko kontzertua izanen da Xan Bixente elizan. Entzun eta Gaztelu Zahar abesbatzek, Baionako Charles Ferré tenorra eta Sanchez anaiek eta Flamenkoko gitarraren bi birtuosek animatuko dute gaualdia.
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"