Euskal Herria Baik atzo lortu emaitzak sekulako garrantzia hartzen du Legebiltzarrerako bozen bigaren itzuliari begira. Ezkerreko abertzaleek osatzen duten koalizioa hirugarren indarra da Ipar Euskal Herrian. Beraz, hiru barrutietan gakoa badute. Laugarrenean, %14 lortu ostean (Ipar Euskal Herrian), Lassalle (MoDem) eta Maitia (PS) arteko lehian erabakigarriak dira abertzaleak. Gaur goizean dagoeneko "ezkerrari botoa emateko" eskatu die Maitiak. Bosgarrenean, buruan den Capdeviellek EHBai-ri begira bada ere, seigarrenean hil ala bizikoa da abertzaleen sostengua. EHBaik, bere aldetik, alderdi guztiekin hitz egiteko bere prestutasuna agertu du.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek