Podcast

Ehun hitzetan izua sortzeko deia luzatu du Blagan-ek

Xehetasunak Blagan elkarteko Mikeldik eman dizkigu


Ehun hitzetan izua sortzeko deia luzatu du Blagan-ek

Hondarribian euskararen erabilerari bultzada emateko helburua badu ere, Blagan euskara elkarteak antolatu duen 'Gau Beltza' mikro-ipuin lehiaketaren deialdia Euskal Herri osorako egin du. Lemixiko aldia da hau proposatzen dutela. Izan ere, Hondarribiko Udalak aurten berreskuratu berri duen Bordari-Satarka literatur lehiaketa zenbait urtez gelditua zegoela ikusirik, lehian sartu gabe zerbait proposatzea bururatu zitzaien. "Gau Beltzaren bueltan, izuaren gaia erakargarria delakoan" daude, eta aldi berean, urriaren 31ko Gau Beltza edo Arimen Gauak komertzialagoa den Haloween arrotzarekin urteotan duen lehiaren aurrean, euskal kulturaren aldeko keinua egin nahi izan dute. 

Elkarteko kideek azaldu digutenez, herriko hainbat ostatu eta komertzio inplikatu dituzte ekimenera, ekarpen txikiak eginez lehiaketaren diru-sariak osatzeko. Baldintzen arabera (www.blagan.eus), 18 urtetik gorako eta beherako bi kategoria antolatu dituzte. Helduen sari nagusia 350 eurokoa den bitartean, gazteentzat 150 eurokoa da. Zentzu honetan, Euskal Herri mailako deialdia den heinean, helduen kasuan lan gehiago jasoko dituztela espero dute. Baina gazteen kategoriak, herri mailan lanketa bat egiteko aukera eman die. Horretan ari dira, herriko eskoletan deialdia zabaldu nahian. Kartelaren diseinu lanak ere Gabriel Alonso hondarribiarrak egin dituela ere nabarmendu dute.

Gehienez jota ehun hitz emango ditu Blaganek mikro-ipuin batekin izua sorrarazteko. Ipuinak e-mailez bidali beharko dira helbide honetara: euskarazblagan@gmail.com urriaren 14a baino lehen.

Azken berriak

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika