Mondragon Unibertsitateko hiru ikaslek dokumental bat burutu dute aurtengo AEKren omenaldirako. Euskaltzain ugari omendu eta gero Euskaltzaindia bera izango da aurtengo omendua. Ostiral huntan, martxoak 25, Donostiako Kursaalean egingo den ekitaldian aurkeztuko da dokumentala, ?zenbait gazte ausart? izenekoa. Alexander Silva, Ekaitz Herrera eta Iker Ugalde dira egileak. 30 bat euskalzalerekin hitz egin dute eta 25 orduko metraia batu dute ordu bateko pieza egiteko. Ekaitz Herrerak azaldu digu nola iritsi zitzaien proiektua egiteko aukera.
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"