Elkarretaratzean eginen dituzte azaroaren 25ean Bortzirietan, Malerrekan eta Baztanen

Elkarretaratzeaz gain, larunbatean, “Eraso matxistei lortutako egoerak ulertzen” hitzaldia antolatu du Beran Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak, Bortzirietako talde feministen laguntzarekin. 

Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da eta horren harira, Bortzirietan, Malerrekan eta Baztanen elkarretaratzeak eginen dituzte bertako udalek, baita bertako talde feministek ere.

Bortzirietan, errate baterako, udalek elkarretaratzea eginen dute Igantzin 12:00etan. Talde feministek berriz, elkarretaratzea eginen dute Etxalarren arratsaldeko 19:00etan, eta honez gain, Arantzan ere bertze elkarretaratzea egiteko deialdia egin dute 12:30ean.

Malerrekan berriz, Donezteben eginen dute eguneko elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan. Azkenik, Baztanen, elkarretaratzea eginen dute udalek Elizondoko plazan, 12:00etan. Talde feministek berriz, afari autogestionatu ez mistoa antolatu dute gaztetxean, 20:00etan, eta 22:00etan, itzuli zaratatsua eginen dute gaztetxetik abiatuta.

“Eraso matxistei lortutako egoerak ulertzen” hitzaldia Beran

Elkarretaratzeez gain, azaroaren 26an, “Eraso matxistei lotutako egoerak ulertzen” hitzaldia antolatu dute Beran. Goizeko 11:30ean ospatuko da hitzaldia, Berako Kultur Etxean. Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak antolatu du saioa, Bortzirietako talde feministen laguntzarekin, hala nola, Arantzako Talde feminista, Etxalarko Talde feminista, Lorhazi, Goldatz eta Xulufrinak. PSYLAn psikologia zentroko profesionalek eskainiko dute hitzaldia, genero indarkeriaren biktima izandako emakumeekin lanean aritutako psikologiak hain zuzen ere. Hitzaldian parte hartu nahi dutenek, aitzinetik izena eman dezaten gomendatzen dute, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuko helbide elektronikoaren bidez (berdintasuna@bortziriakberd.eus) edo whatsapp bidez (722 69 30 78). 

Azken berriak

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika