Podcast

«Emakumeok aurrerapausoa eman dugu, eta sistema hetero-patriarkala beldur denez, erasotu egiten gaitu»

Itziar Varela hendaiarra, Karmele Tolosa eta Irene Kastezubi irundarrak eta Tamara Sastre hondarribiarra


«Emakumeok aurrerapausoa eman dugu, eta sistema hetero-patriarkala beldur denez, erasotu egiten gaitu»

Bidasoko M8 Asanblada Feministako lau kide hurbildu zaizkigu Antxeta Irratira. Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bezperan, Irun, Hondarribia eta Hendaiako lau emakume hauek eskualdearen argazkia egin dute "betaurreko moreak" jantzita.

Ipar eta Hego Euskal Herrian aldeak badira genero indarkeriaren biktimak babesteko eta kontuan hartuak izateko legedia zein politiketan. Eta herri bakoitzak bere errealitatea badu ere, 2018ko Martxoaren 8an egindako greba feministaz geroztik, bailara osoko militante feministen artean harremanak estutu egin dituzte.

Aurten ere Azaroaren 25ean eskualde mailako manifestazioa antolatu dute indarrak bat eginik. Aldarrikapen berberak dituzte, norbere herriko errealitatea desberdina dela aitortzen badute ere. Hendaian ez dute Berdintasun Planik ezta teknikaririk ere, eta frantses estatuan feminizidioaren figura ez da esistitzen legalki. Irunen eta Hondarribian, aldiz, abiadura desberdinetan ari dira udal politikak garatzen. Baina argi dute "agintariak xirikatzen ibili beharra" daukatela, "Alardearen gatazkak gainerako guztia nkortozirkuitatzen duelako, emakumeen onerako diren egitasmo eta programa garrantzitsuak baldintzatuz".

Matxismoa gizartearen alor eta maila guztietan errotuta dagoela aintzat hartuta, Azaroaren 25aren bezpera honetan, aldarrikapenak ahantzi gabe, emakumeei eman diegu hitza.

Ezkerretik eskuinera: Tamara Sastre hondarribiarra, Karmele Tolosa eta Irene Kastezubi irundarrak eta Itziar Varela hendaiarra.

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika