Podcast

Emeki-k nesken ahalduntzeko tresna bilakatu du pala Hondarribian

Mariaje Berrotaran, Emeki Emakume Elkarteko kidea


Emeki-k nesken ahalduntzeko tresna bilakatu du pala Hondarribian

Maiatzaren 14az geroztik, astebururo Emeki elkarteak antolatutako VII. Emakume Pala Txapelketaren kanporaketak jokatu dituzte Soroetako frontoian. Bederatzi bikote aritu dira lehian, eta ekainaren 4 honetan, final-erdiak eta finala jokatuko dituzte goizeko 10:00etatik aurrera Jostaldi pilotalekuan.

90. hamarkadan antolatutako lemixiko emakume pala txapelketen haria berreskuratu zutenetik, emakumeen ahalduntze tresna bilakatu dute pala. Mariaje Berrotaranek, Emeki elkarteko kideak eta hasierako txapelketetako jokalari izandakoak aipatu digunez, Emakumeen Pilota Elkartearekin lankidetzan herriko eskoletan aritu dira gabonetatik hona pala suspertu nahian. "Maider Mendizabal munduko txapelduna joan da ikastola, Egiluze eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetara klase batzuk ematera, eta dagoeneko 11 umeen talde bat osatu da pilota elkartean astero entrenatzen ari direnak". Larunbata honetan, lehen aldiz "txuriz jantzi" eta partidak jokatu ahal izango dituzte Jostaldin antolatu duten Eman Pelotari jaian, arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika