Podcast

Enbata Gaztetxeak ateak zabaldu zituen larunbatean (2019-12-02 13:35:21)

Enbata Gaztetxeak ateak zabaldu zituen larunbatean

Enbata gaztetxearen irekiera ofiziala ospatu zuten larunbatean. Kaneta Portuko dispentsario zaharra lagatu die Herriko Etxeak epe baterako. Izan ere hitzarmenak dio, lursail horretan eraikitzekoak diren luxuzko etxeen proiektua garatuko denean, eraikina eraitsiko dutela.

Nolanahi ere, epe zehatzik ez dutenez, proiektuari bultzada emateko egoitza berria ospatu zuten larunbatean. Hirigunean kokatua eta baldintza egokiak dituelako.
Goizeko Kafean bilduko ditugu gazte asanbladako ordezkarien xehetasun gehiago. Baina irekiera bestan bildutako 80 bat lagunen artean, gazteak ez ziren eta proiektua sustengatzera hurbildu ziren helduak ere aurkitu genituen. Emandako urratsa begirunez hartu dute.
(INKESTA LABUR)

-Eta bertsorik ez ziren falta izan Enbata gaztetxean. Baina Hondarribikoan ezta ere. Asteburu luzea izan baitute Hondarribian Blagan euskara elkarteak antolatutako Euskararen Asteburuarekin. Eguraldiak ez zuen lagundu, baina gaztetxearen aterpean bildu zen jende andana bat, Alaia Martin eta Maddalen Arzallusen bertsoak entzutera....

Oneka Jauregi

 

 

Azken berriak

Hondarribiko Udal Liburutegia San Pedro kalera eramango dute larunbatean

14 egunez esperoan

Gizarte segurantzaren bulegoan eguneroko arreta eskatzeko sinadura bilketa jarri da abian eskualdean.

II.mundu gerran deportatuei buruzko erakusketa ikusgai dago Berako Kultur etxean

Asier Suberbiola lasartearrak irabazi du estreinako Iñigo Muguruza beka

Agintaldi Plana ezkutatzea leporatu dio Abotsanitzek alkateari

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika