Eraldatzaileak
Ekonomia sozial eta eraldatzaileren aldeko eragile da Antxeta Irratia. Horretan saiatzen gara behintzat. Horretarako bide lagun ditugu besteak beste, BDS Koope eraldaketa fabrikako kideak eta gunea bera.
Jarraian entzungai duzuen irrati saio sorta honetan, solasaldiak, galdera erantzunak eta gogoetan dituzue entzungai. Sorta luze ala motzak, baina denek dute jomuga berdina: eraldaketa.
Indarrean dagoena ez baita jasangarria, eta ereiten lortu genezakeelako eraldaketa. Irratia horretarako tresna ere izan bedi!
Horixe bera, " Bukatu Ziaizkigu Pribilegioak" sioaren izenburuak dioen bezala, aro bat amaitzera doa eta beste bat hasteko gisan aurkitzen gara! Hala uste dugu behintzat! Laia aldizkariak mardul eta sakon landua dagoen zaitnzaren gaia jorratu dugu saioaren lehen atal honetan. Podcasta sortzen ikasi dugun bezain beste ikasiko duzuela espero dugu entzuten.