Podcast

eraso inperialistarik ez ez libian ez inon

Eraso inperialistarik ez, ez Libian ez Inon!

Irailak 19an, 6 hilabete beteko dira Libiaren aurkako eraso inperialistari ekin zitzaionetik. Gisa honetako zapalkuntzaren aurrean ezin dugunez begiak estali eta gaurkoa hain data esanguratsua izanik, honako hau jakinarazi nahi dizuegu. Libiaren aurkako eraso inperialista honetan, aire eremua babestearren hasi zen inbasioa, lehenik bonbaz eta orain lurreko erasoa Libiaren aurkako erasoak, gainerako hainbat erasok bezala, estatu inperialisten bete behar estrategikoak asetzea baino ez dute desio, kasu honetan, prezio paregabean eta transnazionalen mesedetan petrolioa eta gasa bereganatuz. Honetaz gain, gainerako herrietan, Tunisia, Egipton…, dauden aldaketa goseak baretzea eta batez ere herritarrak kontrolatzea dute helburu, arma industriaren gora berak eustearekin batera. Hasiera batean, aire eremua defendatzea zuten aitzaki, Iraken berriz, suntsipen handiko armen beldur ziren eta Afganistan, etsairik latzenen gordeleku omen.Nazio Batuak eta OTANek oraingoan ere, lotsagabeki manipulatu dute errealitatea, Libian, milaka eraildako, errefuxiatu eta herritarrengan amorrua eta samina eraginez. Euskal herriak, bere garaian OTANi esan bezala gaur ere ezekoa eman behar dio gerra inperialista honi, eta bere erantzuleei ardurak eskatu. Honela, martxoaren 19an onarpena eman eta ekainaren 20an babesa berretsi zuten alderdiak gure salaketaren jo mugan jarri beharrean gaude: EAJ, PSOE, PP eta UPN hego euskal herrian eta ipar Euskal Herriaren kasuan: UMP, PS, Les Verts eta El Modem, gobernuaren jarrerari oniritzia eman ziotenak

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika