Podcast

Erdi Aroko Azokaren atarian motorrak ez ezik, lapikoak berotuko dituzte Hondarribian

Maria Serrano, Hondarribiko Udaleko Merkataritza eta Turismo ordezkaria


Erdi Aroko Azokaren atarian motorrak ez ezik, lapikoak berotuko dituzte Hondarribian

Ekainaren 3tik 10era bitartean Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan parte hartuko duten pintxoak dastatu ahal izango ditugu, aurten lehiatzen diren Rafael, Tatapas, Mika, Larra, Andire eta Gran Sol tabernetako barran eskatuz. Hondarribiak parte hartzen duen Hiri Bilduen (Erdi Aroko Hirien) Nazioarteko Sareak antolatzen duen pintxo eta tapa lehiaketan Hondarribiko ordezkaria nagusitu izan da hainbat ediziotan. Eta aurten urrian Portugalgo Marvao hirian ospatuko den XIII. edizioan herriko ordezkaria nor izango den aukeratzeko lehia goxoa izango da datozen egunetan. Aldiz, Erdi Aroko Azoka ekainaren 11-12ko asteburuan ospatuko dute.

Erdi Aroko osagarriekin egindako mokadutxoak bezain goxoak. Izan ere, garai hartako osagarriak baizik ezingo dituzte erabili. Erran nahi baita, Amerikatik inportatutako produktuak debekatuak daudela, artoa, tomatea etabar...

Lehiaketak Erdi Aroko Pintxorik Onenarena ez ezik, Herritarren Saria ere banatuko du. Hiru tabernetan pintxoa dastatu beharko da eta boto gehien jasotzen duen tabernak eskuratuko du. Parte-hartzaileen artean, Laguardian asteburua pasatzeko aukera zozkatuko dute.

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika