20 mar, 2023
Apirilaren 22ra begira dago Erdiz Bizirik plataforma. Egun horretarako manifestaldia antolatu dute Iruñean Magnak Erdizen egin nahi duen meategiaren proiektua salatzeko. Ahalik eta jende gehien bildu nahi dute bertan eta horretarako, honen inguruan informatzeko solasaldiak ematen ari dira han eta hemen.
Euskal Herriko hainbat lekutan egon dira dagoeneko Erdiz Bizirik plataformako kideak Baztango problematikaren inguruan informazioa ematen, tartean Hondarribian eta Beran. Martxoa bukaeran eta apirilean berriz, bertze hamahiru lekutan egonen dira solasaldiak ematen: martxoaren 21ean, Iruñeko Laban; martxoaren 22an, Lizarrako La Bota peñan; martxoaren 23an, Hernanin; martxoaren 24ean, Igantzin eta Elgorriagako Herriko ostatuan; martxoaren 28an, Algortako Azebarrin; martxoaren 19an, Bilbon eta Donostiako Okendo kultur etxean; martxoaren 31n, Goizuetako Udaletxeko ganbaran eta Altsasuko Kultur etxean; apirilaren 1ean, Elizondoko Gaztetxean; apirilaren 13an, Azpeitian; apirilaren 19an, Iruñeako Katakraken; eta apirilaren 20an, Leitzako Gaztetxean.