Podcast

Hondarribiko Odol Emaileen Elkarteko Ane Miren Aginagalde (2020-10-13 12:42:43)

Erietxeetan odol erreserben apaltzea sumatzen ari dira pandemiaren eraginez

Zehazki %20 egin du behera odol emaileen kopurua martxoaz geroztik. Eta horrek ondorio zuzena du osasun zerbitzuetan. Izan ere, batez bestean, egunero 700 bat lagunek dute odol transfusio baten beharra EAEn. 2019an 30.000 lagunek baino gehiago erabili zuten odola euskal ospitaleetan.

Beraz, odol erreserbak kinka larrian egon baino lehen, Odol Emaileen Elkarteak odola emateko deia luzatu du. Iaz, 49.699 odol emailek, 82.855 donazio egin zituzten Euskal Autonomi Erkidegoan. Eta 7.000 odol emaile berrik eman zuten alta. Baina pandemia hasiz geroztik, beldurra dela eta, ohiko odol emaile asko etxean geratu dira.

Osasunez ondo egotea, 50 kilo baino gehiagoko pisua euki, eta 18 urtetik 65 urtera bitarteko izatea dira bete beharreko baldintza bakarrak. Gogoratu, beraz, Hondarribian 943 00 78 84 goizeko 8:30etatik 14:30ak arte hitzordua hartzeko.

Aitor Errazkin lankideak, Hondarribiko Odol Emaileen Elkarteko Ane Miren Aginagalderekin hitzegin du honi buruz, eta indarrean dituzten protokoloetaz. Odola ematea behar-beharrezkoa izan ezik, guztiz segurua dela esplikatu digu.

Irunen, aldiz, hileroko lehen hiru ostegunetan Ama Xantalengo Iraso Gizarte Zentroan odola eman daiteke. Ostegun hontan bertan, arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara. 

Azken berriak

Hondarribiko Udal Liburutegia San Pedro kalera eramango dute larunbatean

14 egunez esperoan

Gizarte segurantzaren bulegoan eguneroko arreta eskatzeko sinadura bilketa jarri da abian eskualdean.

II.mundu gerran deportatuei buruzko erakusketa ikusgai dago Berako Kultur etxean

Asier Suberbiola lasartearrak irabazi du estreinako Iñigo Muguruza beka

Agintaldi Plana ezkutatzea leporatu dio Abotsanitzek alkateari

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika