Igande hontan, Irailak 25, ospatzen da Erlaitzaren besta. Urruñan aurkeztu da aurten, izan ere, Hendaiako Abadiako eremuan hasi eta Ziburun amaitzen den harren eremu handiena, 7 kilometrokoa Urruñako lurraldea da. Bere seigarren edizioa ospatzen da, eta azken urteotan bezala bisitari kopurua emendatzea espero dute antolatzaileek. Egun osoz ekitaldi ugari izanen dira, erakusketak, musika zein dantza ikuskizunak eta abar luze bat. Jendea lasai ibili dadin kostako errepidea itxia egongo da.
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"