Podcast

Erraldoiak zaharberriturik, konpartsakide taldea odol berritu nahi du Irungo Atsegiñak

Ekaitz Orbegozo, elkarteko kidea


Erraldoiak zaharberriturik, konpartsakide taldea odol berritu nahi du Irungo Atsegiñak

Irungo Atsegiñako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak konpartsakide izateko zerrendak ireki ditu. Parte hartu nahi duten 16 urtetik gorako pertsona guztiei deialdia luzatu diete, apirilaren 10ean, igandearekin, 16:30etan Irungo Letxunborro etorbidean Eskortza eraikinean elkarteak duen pabiloian proba egitera.

Ekaitz Orbegozo, elkarteko kideak azaldu digunez, pandemiako bi urte hauetan kultur elkarte guzietan bezala, jendea deslotu edo desanimatu egin da, baina orain jaiak eta ekitaldiak berriz ere martxan jartzen direla, bereziki erraldoiekin dantzatzeko prest diren konpartsakide berriak bilatzen dituzte. Baldintza bakarra 16 urte izatearena izan da, 3 metro altuerako eta 50 kilo inguru pisatzen dituztelako, eta hori maneiatzeko indar pixkat behar delako", argitzen du Orbegozok.

Interesa duen orok, informazio gehiagorako: sociedad@irungoatsegina.org helbidera idatzi edota 656767023 telefonora dei dezake.

Balio handiko altxorra

Irunen Ondare bezalako kultur elkarteek sortutako erraldoi berriei esker, modan jarri badira ere. Irungo Atsegiña elkarteko erraldoi eta buruhandiak izan dira hamarkada luzeetan hiriko kaleetan zenbiltzan bakarrak. Duela 4 urte abian jarritako diru bilketa herrikoi bati esker, hauek zaharberritzea lortu zuten. Eta altxor bat direla oroitarazi du Orbegozok. Izan ere, Irungo Atsegiñak aurten bere mendeurrena ospatzen badu ere, erraldoiak XIX. mende bukaerakoak dira. Bilbon ibili izan ziren lehenik, Irungo Atsegiñak dohaitza gisa jaso artean. Haien historia luzeaz xehetasunak eman dizkigu Irungo Atsegiña elkarteko kideak.

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika