Podcast

Erregaien etengabeko gorakadak garraiolariak gelditzeko zorian jarri ditu

Alazne Alberdi, MSV-Sudre taldeko Hendaiako Pardo enpresako kidea


Erregaien etengabeko gorakadak garraiolariak gelditzeko zorian jarri ditu

Gasolindegiek erregaien prezioa egunero berritzen ari diren honetan, astelehenaz geroztik 30 zentimo inguru garestitu da gasoila gure eskualdeko gasolindegietan. Atzo auto-lerro luzeak sortu ziren Irungo Jaitzubiko G636 errepidean, hain justu, jendea low cost gasolindegietan depositoa bete nahian zebilelako. Biharamunean beste 10 zentimo egin dute gora.

BP edota Repsol bezalakoetan, aldiz, 2 eurotik gora saltzen dute gaur gasoila. Eta horrek, familien ekonomian eragiteaz haratago, profesionalei lanean jarraitzeko zailtasunak eragiten die. Guitrans garraiolarien gipuzkoako patronalak jakitera eman duenez, sektorea gelditzeko zorian aurkitzen da ez zaielako merkantziak garraiatzea errentagarri ateratzen prezio horietan. Irunen eta Hendaian lan egiten duen MSV-Sudre taldeko Hendaiako Pardo enpresan, adibidez, 100 kamioi dituzte egunero martxan.

Bertako Alazne Alberdik aipatu digunez, sektoreak zaila du erregaien etengabeko garestitze honekin. "Duela sei hilabete 1,10 eurotan ordaintzen genuena, orain 2 eurotan da, eta kamioi baten 1.000/1.200 litroko depositoa bidai bakoitzean bete behar denez, aurreikusitak genituen garraio zerbitzuen tarifak aldatzera behartzen gaitu", dio egoerak desegonkortasun eta zalantza handiak sortzen dizkiela aitortuz. "Enpresa handiek agian ez, baina autonomo eta enpresa txiki eta ertain asko kolokan gera daitezke", segurtatzen du. Eta garraio enpresek erregaien prezioa beren zerbitzuen tarifetara eramanez gero, saltokietan erosleen poltsikoek sumatuko dutela ez du dudarik.

Greba mugagabea

Halere, autonomoek dute arazo larriena. Horren irudiko, espainiar estatu mailan Plataforma Defensa Sector del Transporte antolakundean dauden garraiolariek martxoaren 14tik aurrera deitu duten greba mugagabea.

 

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika