10 mar, 2023
Ekologikoki zein sozialki justua den hiri batera jotzeko trantsizioa bilatuko duen BizHIRIak zikloa eta Ekonomiaren Eraldaketarako Foroarekin sei hitzordu antolatu dituzte Palmera-Montero gunean.
bizHIRIAK hitzaldi zikloaren bigarren foroa antolatu dute ere. Txingudiko eskualdeko hiri ereduetaz jardun zuten iazko aurreneko jardunean. Eta oraingo honetan, eskualdean trantsizio eko-soziala bultzatzeko
BDS Koop-ek Bidasoa Behereko egoera sozio-ekonokoari buruz hausnartzeko Foroari abiada eman dio ostirala honetan. Eskualdeko ekonomia soziala eta tokiko garapena sustatzen lan egiten duten heinea, bertako eragileen indarrak bildu nahian dabil, eta topaketa hauek lau saiotan antolatu dituzte. Aurrenekoa ekonomia sozialeko enpresei zuzenduta izan den bitartean, martxoaren 16koa gizarte-eragileekin izango da, eta martxoaren 24an administrazio publikoak izango dituzte hizpide.
Dornaku Lantz Solbesek, BDS Koop-eko proiektuen arduradunak azaldu duenez, “ekonomia soziala bultzatzeko maila desberdinetan ari diren eragileen arteko lankidetza ezinbestekoa izango da eraldaketa eman nahi bada”. Gizarteak eta ekonomiak galdegiten dituen beharrak asetzeko beste modu bat dagoela sinetsita dago. Eta zaintzaren sektorean, adibidez, asko dago birpentsatu eta aldatzeko.
Aurreneko hiru saioen ondotik, denei irekitako ‘Konparaketa eta bateratze saioa’ proposatuko dute. Denak Palmera-Montero gunean izango dira, martxoko ostiral guziz goizeko 11:00etatik 13:00era.
Hiri ereduetatik, herritarren ekintzetara
Aldi berean, bizHIRIak hitzaldi zikloaren bigarren foroa antolatu dute ere. Txingudiko eskualdeko hiri ereduetaz jardun zuten iazko aurreneko jardunean. Eta oraingo honetan, eskualdean trantsizio eko-soziala bultzatzeko helburua izango dute. “Ekologikoki zein sozialki justua den hiri batera jo beharra jarri genuen mahai gainean iaz, eta orain elkartegintzatik datozen planteamendu alternatiboetan arreta jarri eta Ekonomia Sozialaren ikuspegitik helduko diogu gaiari”, azaldu du Dornakuk.
Horretarako, ‘Bizi Nahi Dugun Lurraldeak’ izeneko hitzaldi zikloa proposatzen dute. Momentuz, bi hitzordu finkatu dituzte Palmera-Montero gunean. Martxoaren 17an (18:00tan) Unai Pascual eta Iñaki Barcena alternatiba eko-sozialean adituak gonbidatu dituzte ‘Gure lurraldeak krisi ekosozialaren aurrean’ solasaldia ematera. Eta bigarrenean, martxoaren 30ean ‘Trantsizioa nola?’ izenburupean eko-feminismoaren ikuspegia landuko dute Blanca Baias Bartzelonako l'Observatori del Deute en la Globalització (ODG) eta d'Acció Ecofeminista-ko kidearekin, eta Bergarako EHUNDU ekimeneko ordezkariekin.